Alavesek 0-0 egin du Sportingen aurka
Sportingek eta Alavesek golik gabe berdindu dute (0-0) VARak jokoak baino protagonismo handiagoa izan duen norgehiagokan. Lehenengo matxura batengatik, eta, gero, Gijoneko taldeak luzapenean sartutako gol bat baliogabetzeagatik.
Lehen zatian, Sportingek izan du baloiaren jabetza. Hala ere, ez du abagune argirik lortu. Alavesek ere ez du arrisku aukerarik sortu, atezainek taldekideen paseak jasota bakarrik ukitu dute baloia, eta horrek etenaldiz betetako lehen zati aspergarria ekarri du.
Minutuek aurrera egin ahala, Sportingek gola egiteko aukera izan du, Oterok area txikiaren ertzera erdiratu eta Duartek Jeraldinoren errematea saihestu du.
Alaves biziago zelairatu da atsedenaldiaren ostean, eta hiru minutu geroago Salva Sevillaren erremate batekin aurrea hartzeko puntuan egon da; Cotek, ordea, goleko lerroa gainditzea eragotzi du, baina aldaratzea Jasoni iritsi zaio eta honek, posizio onean, langatik gora bidali du baloia.
Une horretan, partida 4 minutuz geldirik egon da VARean matxura izan delako. Ondoren, Alavesek arriskua sortzen jarraitu du, lehenengo Toni Moyak eta gero Villalibrek, baina Cuellarrek asmatu egin du bi kasuetan.
Campuzano eta Carrillo izan dira Ramirezen aukerak partida aldatzeko, eta Sporting gehiago hurbildu da orduan bisitarien areara, baina Siverak defendatutako atea ez da arriskuan egon.
Aldaketek, lesioek eta VARaren matxurak eragindako etenaldien ondorioz, 10 minutuko luzapea izan du partidak. Sportingek 97. minutuan gola sartzea lortu du, baina VARak baliogabetu egin du, Campuzano jokoz kanpo zegoelako.
Fitxa teknikoa:
0.- Sporting: Cuéllar, Pol Valentín (Guille Rosas, 41. min), Insua, Izquierdoz, Bruno, Cote, Varane, Pedro Díaz (Christian Rivera, 82. min), Otero (Aitor García, 82. min), Nacho Martín (Jordán Carrillo, 63. min) eta Jeraldino (Campuzano, 63. min).
0.- Alaves: Sivera, Tenaglia, Laguardia (Arroyo, 80. min), Duarte, Javi López, Salva Sevilla (Toni Moya, 65. min), Blanco (Benavidez, 65. min), Guridi, Jason (Rober, 78. min), Villalibre (Sylla, 78. min) eta Luis Rioja.
Epailea: Quintero González. Txartel horia atera die Javi Lopezi (15. min), Blancori (27. min), Salva Sevillari (45. min), Varaneri (81. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Ibrahim Diabatek "taldearentzat lan asko" egingo duela agindu du
Alaveseko jokalari berriak aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duenez, "oso erraza" izan zen akordio batera iristea, berarentzat "ametsa" baitzen Espainiako ligara itzultzea. Aldagelak oso harrera ona egin diola azpimarratu du bolikostarrak.
Aleña: "Aldarteari dagokionez, pixka bat jaitsi gara eta kalte egin digu"
Carles Aleña Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partidan Getaferen aurka galdu ondoren (0-2).
Alavesek galdu egin du Getaferen aurka, eta beheko postuak gertuago ditu orain (0-2)
Bordalasen taldeak partidaren erritmoa ezarri du, eta garaipena eskuratu du Luis Vazquezek eta Arambarrik, penaltiz, sartutako golei esker.
Coudet: "Kopako zauriak sendatzeko modurik onena Getaferi irabaztea da"
Gasteizko taldeak Jose Bordalasen Getaferen aurka jokatuko du igandean EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida.
Ville Koski: “Erabilera anitzeko atzelaria naiz, agresiboa; Alavesen alde, oso gogor lan egin dezaket”
Erdiko atzelari finlandiarra berriki itxitako fitxaketen merkatuan iritsi da euskal taldera, NK Istratik, utzita; ostegunean aurkeztu dute.
Nahuel Tenaglia: “Pena handia, hortxe-hortxe genuen”
Alaves Errege Kopatik at gelditu da, Realaren aurka, 2-3 galduta. Partida amaituta, talde babazorroaren jokalariak nabarmendu du zein garrantzitsua izan den Alex Remirok Toni Martinezi gelditu dion penaltia; une horretan, Alaves 2-1 ari zen irabazten.
Gustavo Albarracinek Kroaziako NK Istran jokatuko du utzita denboraldia bukatu arte
Orain arte 19 urteko jokalari argentinar gaztea Hypermotion Ligako Huescan zegoen utzita. Pulako taldean jokatuko du, Oriol Rieraren aginduetara, denboraldia amaitu arte. NK Istra hirugarren sailkatua da Kroaziako lehen mailan, eta Alaves klubaren jabea da.
Jon Pacheco, Alavesi utzitako jokalaria: “Kopa eta Reala gainera, oso berezia”
Jon Pacheco Alavesi utzitako Realeko atzelariak partida hau beretzat oso berezia dela nabarmendu du, Errege Koparen final-laurdenak direlako eta Realaren aurkakoa delako. Partida “gogorra bai, eta seguru aski joko gutxi egonen da eta aukera gutxi” izanen dela aurreikusi du jokalari baztandarrak.
Coudet: "Partida on bat egin eta oso futbol ona erakutsi nahiko nuke; guretzat hau da finala"
Alavesek Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Realaren aurka, Mendizorrotzan. Coudetek, prentsaurrekoan, argi utzi du “dena emango dutela”, Kopak fase gehiago baditu ere, biharkoa “kanporaketa da, dena edo ezer ez”.
Angel Perez, gaurko aurkezpenean: "Gogor jardungo dut beti, apaltasunez eta sakrifizioz"
Angel Perez aurkeztu dute gaur goizean Alaveseko jokalari berri gisa, eta lan egiteko eta talde babazorroaren dinamikara ahalik eta azkarren egokitzeko gogoz dagoela azpimarratu du.