FITXAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edgar Mendez Alavesera itzuli da

Kanariarrak 33 partida jokatu zituen Alavesekin 2016/2017 denboraldian.
Edgar Mendez
Edgar Mendez. Argazkia: @alaves

Alavesek ostiral honetan iragarri duenez, Edgar Mendez erasoko ezker hegalekoa fitxatu du Mexikoko Cruz Azul taldetik. Tenerifen jaiotako jokalariak 2022ra arte sinatu du babazorroekin.

Mendezek dagoeneko badaki zer den Alavesen aritzea, gasteiztarren elastikoa jantzi baitzuen 2016/2017 denboraldian. Aurretik, Granadan, Tenerifen edo Almerian jokatuta iritsi zen Gasteizera.

Kanariarrak 33 partida jokatu zituen Alavesekin. Horietako 22 alditan titular gisa jardun zuen, eta 8 gol sartzeko abilezia izan zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X