Atzelaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guillermo Maripan Monako taldera doala konfirmatu du Asier Garitanok

Maripanen agurrarekin, Gasteizko taldeak atzelari bat fitxatzeko beharrean da orain irailaren 2a baino lehenago, egun horretan amaitzen baita fitxaketak egiteko epea.
Guillermo Maripan, Levanteren aurkako partida batean
Guillermo Maripan, Levanteren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Asier Garitano Alaveseko entrenatzaileak konfirmatu egin du Guillermo Maripan jokalaria Monako taldera joango dela. Maripanek kontratua zeukan arabarrekin ekainaren 2021 arte.

Atzelaria Monakorekin "osasun azterketak egiten ari dela" esan du Bergarako entrenatzaileak, Alavesek eta Espanyolek Ligan jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.

Maripanen agurrarekin, Alavesek atzelari bat fitxatu behar du atzeko lerroa osatzeko irailaren2a baino lehen, egun horretan amaitzen baita fitxaketak egiteko epea.

Guillermo Maripanek 25 urte ditu eta 2017-2018 denboraldian iritsi zen Alavesera. Guztira, 48 partida jokatu ditu arabarrekin, eta bi gol egin ditu.

L’Equipe egunkari frantziarraren arabera, Monakok eta Alavesek jokalaria 18 milioi eurotan saltzea adostu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X