Mendizorrozan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mariano eta Bale, Alavesen aurka jokatzeko prest

Julen Lopeteguik aldaketak egingo ditu hamaikakoan eta sei berritasun espero dira Alavesen aurka Mendizorrotzan jokatuko duten Ligako zortzigarren jardunaldiko neurketan.
Gareth Bale Real Madrileko jokalariaren artxiboko argazkia. EFE
Gareth Bale Real Madrileko jokalariaren artxiboko argazkia. EFE

Alavesek Real Madril hartuko du larunbat honetan, arratsaldeko 18:30ean, Mendizorrozan. Lopeteguiren taldea ez da bere sasoi onenean, izan ere, hamaika urtean erdietsi dituen emaitzarik txarrenak bildu baititu 319 minutu eman ostean golik egin gabe. Hortaz, horri irtenbidea eman nahian, Lopeeguik aldaketak egingo ditu hamaikakoan, eta soluzio gisa, Balen itzulera eta Marianorenganako apostua ditu hizpide nagusi.

Emaitza kaxkar horiek atzean utzi nahi ditu Madilek, hiru neurketetan ez baitu garaipenik eskuratu, eta gainera, bi porrot jaso ditu. Hortaz, aldaketak egin eta mamuak uxatu nahian hurbildu da Gasteizera. Alavesek ez du talde madrildarraren aurka irabazten duela 18 urtetik.

Lopeteguik erreferente dituen bi jokalari berreskuratuko ditu; batetik, Sergio Ramos, defentsaren erdialdean, eta bestetik, Gareth Bale erasoan. Gainera, bestelako aldaketa batzuk ere aurreikusten ditu.

Txapeldunen Ligako atsedenaldiaren ostean itzuliko da Ramos, Moscuko bidaia sahiestuz eta iskiotibialetako gainkargatik sendatuta. Balek bestalde, ez du inolako lesio muskularrik derbi madrildarrean min hartuta zelaia utzi behar ondoren.

Gauzak horrela, Lopeteguiren hamaikakoak sei berritasun aurkeztu ditzake: Courtois, Odriozola, Sergio Ramos, Modric, Bale eta Mariano.

Hamaikako posibleak:

Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguardia, Maripán, Duarte; Ibai Gomez, Wakaso, Manu Garcia, Jony; Sobrino eta Calleri.

Real Madril: Courtois; Odriozola, Sergio Ramos, Varane, Nacho; Modric, Casemiro, Ceballos; Bale, Asensio eta Benzema.

Epailea: Jaime Latre.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X