25. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek ez du maila eman Granadan (2-1)

Andaluziarrek hiru puntuak lortzeko gogo gehiago erakutsi dute Las Carmeneseko futbol-zelaian. Alexis eta Kataik txartel gorria ikusi dute luzapenean.
Wakaso, Granadaren golaren egilea. EFE
Wakaso, Granadaren golaren egilea. EFE

Granadak eta Alavesek Los Carmenesen jokatu dute Santander Ligako 25. jardunaldiko partida.

Andaluziarrek San Mamesen 3-1 galdu eta gero garaipena behar zuten zulotik irteteko esperantza izaten jarraitzeko eta partidako lehen zatian jaun eta jabe izan dira.

Wakasok 38. minutuan etxekoentzat egin du lehen gola eta Cuencak 53.ean bigarrena. Alavesen gola Camarasak egin du kontraerasoan partidako 57. minutuan.

HAMAIKAKOAK

GRANADA: Ochoa, Cuenca, Hongla (70' Vezo), Ingason, Silva (83' Krsticic), Hector (81' Walle), Agbo, Wakaso, Carcela, Pereira (62' Foulquier) eta Ramos.

ALAVES: Pacheco, Vigaray (58' Kiko Femenía), Alexis, Feddal, Theo, Camarasa, Torres, Krsticic, Romero, Katai eta Deyverson (72' Ibai).

GOLAK

1-0, Wakaso, 38'

2-0, Cuenca, 53'

2-1, Camarasa, 57'

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X