Berritasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi fitxaketa, Kopa buruan duen Alavesentzat

Talde gasteiztarrak ostegunean jokatuko du finalerdietako joaneko partida Celtaren aurka Balaidoseko futbol-zelaian.
marcos llorente alavés nico gaitán atlético madrid efe
marcos llorente alavés nico gaitán atlético madrid efe

Alavesek bi fitxaketa egin ditu denboraldiko bigarren itzuliari aurre egiteko eta, era berean, beste bost jokalarik alde egin dute.

Cristian Espinoza, Aleksandar Pantic, Manu Garcia Alonso, Manu Barreiro klubetik at daude jada eta Sergio Llamas Alaves Bn arituko da. Bestalde, Mauricio Pellegrinoren aginduetara dauden bi jokalari berriak Oscar Romero (Racing Avellanedak utzita) eta Rodrigo Ely (Milanek utzita) dira.

Halere, nahiz eta taldean berritasunak izan, Alavesek Kopan du burua. Talde gasteiztarrak ostegunean jokatuko du finalerdietako joaneko partida Celtaren aurka Balaidoseko futbol-zelaian eta horretarako ari dira prestatzen.

ira prestatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X