Ibaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krsticic eta Llamas, entrenamenduko nobedadeak

Bartzelonari 1-2 Ligan irabazi eta gero hiru egun izan dituzte libre jokalariek.
Alaves-Sporting partidako irudia
Alaves-Sporting partidako irudia

Deportivo Alaves lanera itzuli da gaur. Gasteiztarrek ezustekoa eman zuten aurreko jardunaldian Bartzelonari Camp Nou futbol-zelaian irabaziz eta merezitako hiru egun izan dituzte atseden.

Gaurko lan-saioan Nenad Krsticic eta Sergio Llamas izan dira nobedade hainbat egun entrenatu gabe egon ondoren. Serbiarra prest egongo da asteleheneko partidarako; harrobiko jokalaria, ordea, ezin izan du entrenamendu osoa egin, 40 minutuko saioa egin du Llamasek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X