2019ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Llamasek hiru urtez berritu du kontratua Alavesekin

Harrobiko jokalaria eta Arabako kluba bi aldeak lotzen dituen kontratua 2019. urtera arte luzatzeko akordiora iritsi dira.
Sergio Llamas. Argazkia: Deportivo Alaves

Alaves eta Sergio Llamas jokalaria bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira asteazken honetan. Harrobiko jokalariak hiru urtez, 2019ra arte, berritu du kontratua Arabako taldearekin.

 

Harrobiko jokalarienganako apustua egiten du Alavesek kontratu-berritze honekin. Lehen Mailan lehiatuko diren denboraldian dator gainera Llamasen kontratua luzatzea.

 

 

gn: justify;"> 

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X