Lasesarren, 20:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Athletic-Alaves, lehenengoa eta azkena, aurrez aurre

Talde zuri-gorriak maila galduta du eta gasteiztarrak Lehen Mailara begira daude.
18:00 - 20:00
Alaves azken aurreko urratsaren bila Bilbao Athleticen aurrean

Bilbao Athleticek eta Deportivo Alavesek Barakaldoko Lasesarre futbol-zelaian jokatuko dute gaur iluntzeko 20:00etan 40. jardunaldiari dagokion neurketa.

Talde zuri-gorriak, maila galduta, ez du ezer jokoan eta gasteiztarrak, aldiz, Lehen Mailara begira daude, geroz eta gertuago dute igoera gasteiztarrek.

Ustezko hamaikakoak

Bilbao Athletic: Jon Ander; Etxeberria, Ramalho, Gil, Iriondo; Jurgi, Unai Lopez, Vesga, Guarrotxena; Aketxe; eta Santamaría.

Deportivo Alaves: Fernando Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Bernardello, Sergio Mora, Manu García; Juli, Dani Pacheco eta Toquero.

Epailea: Piñeiro Crespo (Comité Asturiano).

Futbol-zelaia: Lasesarre.

>

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X