Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Cristian Vadocz fitxatu du

Erdilari hungariarrak esperientzia handia du, eta Osasunako jokalaria izandaka da. Azterketa medikuak gaindituz gero, denboraldi amaierara arte jokatuko du Arabako taldean.
Cristian Vadocz, Osasunako jokalari garaian. Argazkia: EFE

Alavesek Cristian Vadocz hungariarra fitxatu du denboraldi amaierara arte. Erdilaria, datorren astean iritsiko da Gasteizera eta azterketa medikuak gainditu ostean kontratua sinatuko du Arabako taldearekin.

Erdilari hungariarrak Osasunan jokatu zuen 2008tik 2011ra arte eta esperientzia handia du. Vadoczek 30 urte ditu, eta Frantzian, Danimarkan eta Holandan jokatu izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X