Porrota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Partida txarra jokatu eta galdu du Alavesek (3-1)

Atsedenaldirako 3 eta 0 izan dira atzetik Alberto Lopezen mutilak. Arabarren gol bakarra Juanmak egin du, 80. minutuan.
Arabarrek hiru gol hartu dituzte lehen zatian. EiTB.

Alavesek porrota jaso du Llagosterari egindako bisitan, porrot argia, 3 eta 1.

Katalanei dena ondo atera zaie hasiera-hasieratik. Sortutako lehen aukera garbian gola egin dute: Sergio Leonek baloia jaurti du eta Manui atezainak ez du behar bezala urrundu. Hutsa ondo aprobetxatu du Imazek baloia hartu eta ate barruan sartzeko.

Handik bi minutura iritsi da etxekoen bigarrena. Sergio Leon Manu baino azkarrago ibili da eta Alavesen atezaina gainditu du, bigarren gola egiteko.

Atsedenaldirako zazpi minuturen faltan erabaki du partida Lalgosterak. David Querolek hirugarren egin du jokaldi arraro batean.

Juanmaren gola

Alavesek bigarren zatian egindako jokaldi apurrenetako batean, Barreirok errematea egin eta baloiak zutoina jo du. 80. minutuan, berriz, Juanmak asmatu egin du eta arabarren gola iritsi da, gurutzatutako errematen baten bidez.

Fitxa teknikoa:

3 - Llagostera: René; Masó, Ruyman, Alcalá, Samu; Pitu (Barnils, 78. min), Jordi López, Querol, Ríos, Imaz (Eloy Gila, 74. min); eta Sergio León (Arturo, 66. min).

1 - Alaves: Manu Fernández; Medina, Migue, Jaro, Raúl García; Toribio (Juanma, 77. min), Rafa García, Toti, Juli (Ion Vélez, 45. min), Lanza (Sangalli, 45. min); eta Barreiro.

Golak: 1-0, 17. min: Imaz. 2-0, 19. min: Sergio León. 3-0, 36. min: Querol. 3-1, 80. min: Juanma.

0. min: Juanma.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X