Real Madrilek argi menderatu du Chelsea (2-0) eta Milan Napoliri gailendu zaio (1-0), Txapeldunen Ligan
Real Madrilek argi menderatu du Chelsea (2-0) eta Milan Napoliri gailendu zaio (1-0), asteazken gauean, Txapeldunen Ligako final laurdenetan, kanporaketa horien joaneko partidetan. Benzemak eta Asensiok egin dituzte zurien golak, 21. eta 74. minutuetan, Santiago Bernabeun, eta Bennacerrek eman dio abantaila Milani, 40. minutuan, San Siron. Galtzaile atera diren bi taldeek, Chelseak eta Napolik, hamar jokalarirekin amaitu dituzte neurketak, 59. eta 74. minutuetatik, hurrenez hurren.
Madrilen, egungo txapeldunak, Real Madrilek, bi goleko abantaila erdietsi du Chelsearen kontra, eta, horrenbestez, emaitza ona bereganatu du finalerdietara sailkatzeko. Ingalaterrako taldeak, baina, ez du kanporaketa galduta; Carlo Ancelottiren taldea nagusi izan da, norgehiagoka osoan, baina 2-0ekoak itxaropena eman liezaioke Chelseari, oraindik.
Karim Benzemak jarri du Real Madril aurretik, 21. minutuan, Viniciusen pase on bat baliatuz, eta ia jarraian Courtoisek geldiketa bikaina egin du, Sterlingen burukada eder bati erantzunez. Madrilgo taldeak azkar mugitu du baloia, bereziki Viniciusen aldetik; izan ere, brasildarrak arrisku handia sortu du, gau osoan zehar. Bigarren zatian, oraindik ordu erdi baino gehiago geratzen zela, epaileak txartel gorria atera dio Ben Chilwell britainiarrari, eta Real Madrilen nagusitasuna are handiagoa izan da.
Marco Asensiok, zelairatu eta berehala, Real Madrilen bigarren gola sartu du, ezkerrez egindako jaurtiketa on baten bidez. Zuriak hirugarrenaren bila joan dira, baina, halaber, sendo ibili dira atzealdean. Azkenean, markagailuak abantaila polita ematen dio Madrilgo taldeari, Londresera begira, Stamford Bridgen jokatuko duten partidarako, baina finalerdietarako txartela ez dago erabat erabakita.
Milanen eta Napoliren arteko kanporaketan, ordea, berdintasun handiagoa dago. Milanek 1-0 irabazi du, Ismael Bennacerren golari esker. Napoli izan da nagusi neurketako lehen minutuetan. Duela bi aste, Italiako Ligan, Spallettiren taldeak 0-4 galdu zuen Milanen kontra, eta ematen zuen Napolik nahi zuela emaitza hori erabat zuzendu, baina minutuek aurrera egin ahala, Milan suspertzen hasi da. Neurketako azken minutuetan, Napoli hamarrekin geratu da, eta Milan saiatu da bigarrena sartzen, emaitza are hobea lortzeko Diego Armando Maradona zelaian jokatuko duten itzuliko partidarako.
Milan lehenengo ordu erdia jokatuta hasi da egoera iraultzen. Arestian esan bezala, Bennacerrek eman dio aurrea etxeko taldeari, eta, lehen zatian oraindik, gertu izan da 2-0ekoa ere.
Pioliren gizonek, beraz, berriro menderatu dute Napoli, Europako txapelketan, eta oraingo galtzaileek gutxienez bi gol sartu beharko dituzte hurrengo astean, itzulikoan.
Datorren asteartean, apirilaren 18an, itzuliko partidak jokatuko dituzte, Londresen eta Napolin.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.