Benfica, Young Boys eta Malmö Txapeldunen Ligako multzoen fasean egongo dira
Benfica, Young Boys eta Malmö taldeek Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatzeko txartela eskuratu dute astearte honetan, atariko azken kanporaketan PSV Eindohven, Ferencvaros eta Ludogorets garaituta, hurrenez hurren.
Golik gabe berdindu dute Benficak eta PSV Eindhovenek itzuliko partida, baina Lisboako (Portugal) taldea sailkatu da, joanekoa 2-1eko emaitzarekin irabazi izanaren ondorioz. Sufritu behar izan du Benficak, 30. minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu baita, epaileak Lucas Verissimori txartel gorria atera diolako. PSVk erasora jo du, abaguneak izan ditu, baina ez da gola sartzeko gai izan, eta Benfica da multzoen fasea jokatuko duen taldea.
Young Boysek garaipena lortu du Ferencvarosen kontra (2-3), eta joaneko norgehiagoka ere irabazi (3-2) zuenez, onenekin lehiatuko da Txapeldunen Ligan. Partida eroa izan da, abagune askokoa, eta gol ugari izan ditu. Young Boysek aurrea hartu du markagailuan 4. minutuan, baina 27. minuturako emaitza iraultzea lortu du Hungariako taldeak, bi gol sartuta. Atsedenaldiaren ostean, ordea, suitzarrak nagusitu dira, beste bi gol sartu dituzte, eta garaipenak ez die ihes egin. Neurketako 64. minututik amaierara arte, Ferencvaros jokalari bat gutxiagorekin aritu da, epaileak Laidouni egotzi baitu, bigarren txartel horia aterata.
Bestalde, Malmök porrota jaso du Ludogoretsen aurka (2-1), baina joaneko partidan erdietsitako garaipenak (2-0) multzoen faserako txartela eman dio. Ludogorets irabazten hasi da, 10. minutuan sartutako golari esker, baina atsedenaldira heldu baino lehen leia berdintzea lortu du Suediako taldeak. Bigarren zatian, Bulgariako taldeak aurrea hartu du berriro markagailuan, baina Malmök ondo eutsi dio aurkariari, eta garaile atera da kanporaketan.
Azken kanporaketetako itzuliko partidetako emaitzak:
Abuztuak 24
PSV Eindhoven - Benfica 0-0 (1-2, kanporaketako emaitza)
Ludogorets - Malmoe 2-1 (2-3, kanporaketako emaitza)
Ferencvaros - Young Boys 2-3 (6-4, kanporaketako emaitza)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Oyarzabalek Espainiaren gol zaparrada zuzendu du Saudi Arabiaren aurka (4-0)
G multzoan, Belgikak eta Iranek golik gabe berdindu dute. Deabru gorriak nagusi izan dira jokoan, baina partida jokalari bat gutxiago zutela amaitu dute.
Undaven gol berantiarrak garaipena eman dio Alemaniari Boli Kostaren aurka (2-1)
Alemaniako selekzioak asko sufritutako garaipena lortu du Boli Kostaren aurka 2026ko Munduko Txapelketan, Deniz Undaven bi golei esker. Undavek azken hasperenean egin du behin betiko 2-1ekoa jarri duen gola, 94. minutuan.
Ekuadorrek ezin izan du Curaçaoren harresia gainditu (0-0), eta Japoniak Tunisia jipoitu du (0-4)
2026ko Munduko Txapelketako multzoen faseko bigarren jardunaldiak kontrako sentsazioak utzi ditu: Ekuadorrek golik gabeko berdinketa lortu du Curaçaoren aurka, eta Alemaniaren aurkako neurketan sailkapena izango du jokoan. Japoniak, berriz, erakustaldia eman du Tunisiaren aurka (0-4) eta ia ziurtatuta du hurrengo faserako txartela.
Brobbeyk eta Gakpok garaitu dute Suedia (5-1)
Ronald Koemanen selekzioak mendean hartu du Suediakoa, Interreko aurrelariaren bi golekin, Liverpooleko hegalekoaren beste birekin eta Summervilleren beste batekin, eta F multzoko lehen postua eskuratu du, Tunisiaren eta Japoniaren arteko partida jokatu aurretik.
Unai Emery: “Premier League niretzat erakargarria da"
Aston Villa taldeko entrenatzaile hondarribiarra etxean egun batzuk pasatzen ari da, ez baitu ahaztu nondik datorren. Premier Leagueko euskal entrenatzaileen egoera aztertu, eta Mikel Arteta, Andoni Iraola eta Xabi Alonso goraipatu ditu.
Maroko eta Brasilen garaipenak C multzoan; Paraguaik, berriz, Munduko Txapelketatik bota du Turkia
Marokok garaipena lortu du Eskoziaren aurka Saibariren gol goiztiar batekin (0-1), Cunharen bi golek eta Viniciusen batek multzoko lidergoa eman diote Brasili Haiti garaituta (3-0), eta Paraguaik lehen garaipena lortu du Munduko Txapelketan Turkiaren aurka (1-0), nahiz eta bigarren zati osoa gizon bat gutxiagorekin jokatu.
AEB final-hamaseirenetara sailkatu da Australia 2-0 menderatuta
Cameron Burgessek bere atean sartutako gol batek eta Alex Freemanek lehen zatian buruz egindako batek eman diote garaipena AEBko selekzioari.
Mexiko sailkatu da, eta Kanadak historia egin du 2026ko Munduko Txapelketan
Mexiko da final-hamaseirenetara sailkatu den lehen selekzioa, Hego Korea 1-0 gaindituta; Kanadak, berriz, lehen garaipena eskuratu du Munduko Kopan, Qatar 6-0 irabazita, Ismael Koneren lesioak gaua ilundu duen arren.
Suitzak Bosniaren aurkako neurketa azken txanpan desorekatu du (4-1), eta Txekiar Errepublikak eta Hegoafrikak bana egin dute
Bosniak jokoaren kontrola galdu du bigarren zatian, eta Johan Mamzambi, Ruben Vargas eta Granit Xhakaren golek garaipena eman diote Suitzari. Txekiar Errepublikak aurrea hartu du, Michal Sadileken golari esker, baina Hegoafrikak banakoa egin du penaltiz. Teboho Mokoenak ez du barkatu hamaika metroetatik.