Bartzelona, penaltietan txapeldun
Ceutako Alfonso Murube futbol-zelaian jokatu zen larunbat gauen Erreginaren Kopako finala. Partida hutsean amaitu zen eta luzapenera arte ez ziren golak heldu. Alexiak egin zuen aurrenekoa 94.ean eta hiru minutu beranduago Nekanek berdindu zuen partida Athleticentzat.
Penaltietan zuri-gorriek penalti bat huts egin zuten eta katalanek guztiak sartu. Ondorioz, Bartzelona, Kopako txapeldun.
Fitxa teknikoa
6 - FC Bartzelona: Rafols; Marta, Torrejón, Ruth, Melani (Lau, 79'); Virginia, Mirian, Alexia; Corredera, Willy (Gema, 62') eta Jenni.
5 - Athletic Club Bilbao: Ainhoa; Ibarra, Irene Paredes, Leire (Imurua, 46'), Iraia (Arranz, 111'); Flaviano (Merino, 73'), Vanessa Gimbert, Alazne (Eunate, 54'), Orueta; Erika eta Nekane.
Golak: 1-0. 94'. Alexia. 1-1. 97'. Nekane.
Penaltiak:
0-1. Vanesa Gimbert (gola).
1-1. Marta (gola).
1-1. Irene Paredes (hutsa).
1-2. Corredera (gola).
2-2. Erika (gola).
3-2. Gema (gola).
3-3. Ibarra (gola).
4-3. Jenni (gola).
4-4. Orueta (gola).
5-4. Alexia (gola)