Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Anaitz Arbillak sartu du Eibarri garaipena eman dion gola. Artxiboko argazkia Europa Pressena da.
Eibarrek Sanse menderatu du, 0-1, 2025-2026 denboraldiko Hypermotion Ligako 33. jardunaldiko euskal derbian, Anoetan, ostegun gauean. Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du; bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Jon Ansotegiren taldeak ezin izan du berdinketa lortu. Hala, Eibarrek bolada bikainean jarraitzen du, eta Sansek, ordea, ezin izan du bide onera bueltatu.
Sanse vs Eibar (0-1): partidako laburpena
Testuinguru horretan, Eibarrek Sansek baino hobeto ekin dio partidari, eta berehala, laugarren minutuan, aurretik jarri da derbian. Jose Corpasek korner bat atera du, eta Anaitz Arbilla kapitainak oso ondo errematatu du buruz, Aranaren sareetara. Golak konfiantza handia eman dio Beñat San Joseren taldeari, eta hamaikagarren minutuan, Jon Guruzetaren bidez, Eibarrek oso gertu izan du 0-2koa. Minutuek aurrera egin ahala, Sansek orekatu egin du jokoa; atsedenaldia iritsi denean, bi taldeek lehia gogorra zuten zelai erdian, eta ezer ez zegoen erabakita.
Adu Aresen jokaldi eder batean, Eibarrek abagune ona izan du bigarren gola sartzeko, bigarren zatiko aurreneko minutuetan, baina Sanse erritmo biziagoa zuela zelairatu da atsedenaldiaren ostean. 60. minutuan, Sanchez Villalobos epaileak Sanseren aldeko penaltia adierazi du, Aleix Garridoren eta Mikel Rodriguezen arteko lehia batean; Dani Diazek hartu du bere gain jaurtiketa egiteko ardura, baina irrist egin du, eta baloia oso desbideratuta joan zaio.
Norgehiagokako azken txanpan, Sansek indar handiz bultzatu du berdinketako gola sartzeko, baina Eibarrek garaipenari eutsi dio, eta balio handiko hiru puntu batu ditu, Anoetako derbian.
Fitxa teknikoa
0 - Sanse: Arana; Garro (Dadie, 80. m), Ayo (Agote, 67. m), Kita, Balda; Carbonell, Gorosabel (Astiazaran, 67. m), Mikel Rodriguez (Eceizabarrena, 80. m); Mariezkurrena, Dani Diaz (Marchal, 67. m) eta Carrera.
1 – Eibar: Magunagoitia; Cubero, Arbilla, Arrillaga; Sergio Alvarez, Garrido (Marton, 71. m), Javi Martinez (Jair Amador, 81. m); Adu Ares (Bernat, 86. m), Guruzeta (Madariaga, 71. m) eta Corpas (Alvaro Rodriguez, 86. m).
Gola: 0-1, 4. m: Arbilla.
Epailea: Jose Antonio Sanchez (Andaluzia). Sanseko Carbonell eta Eibarko Garrido eta Arbilla zigortu ditu, txartel horia ateraz.
Nabarmentzekoa: 6.361 zale izan dira Anoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte
Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.