Hypermotion Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte

Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.

Igor Oca tecnico del Leganes

Igor Oca Leganeseko entrenatzailea, talde madrildarraren lan saio batean. Irudia: CD Leganes

Igor Oca entrenatzaile basauriarrak 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte jarraituko du CD Leganesen, LaLiga Hypermotionen jaitsiera postuetan dagoen taldean. Hasiera batean, Paco Lopezen behin-behineko ordezkoa izendatu zuten, abenduaren hasieran entrenatzaile hori kargutik kendu ondoren.

"CD Leganesek Igor Oca izango du lehen taldeko entrenatzaile. Iragan abenduaren 5ean taldearen ardura hartu ondoren, euskal entrenatzaileak lehen taldearen buru izaten jarraituko du Gabonetako etenalditik bueltan eta denboraldia bukatu arte", jakinarazi du klub madrildarrak bere webgunean.

44 urteko Oca joan den udan iritsi zen Sestao River taldetik bigarren taldea zuzentzeko, eta hura igoera playoff postuetan mantendu zuen denboraldi hasieratik.

Entrenatzaile bizkaitarraren ibilbidea Villarreal,Real Sociedad, Athletic eta Levanteko harrobietan hasi zen, eta "eskarmentu handia izan du nazioartean ere", besteak beste, MexikokoĀ Atletico San Luis etaĀ EkuadorkoĀ  Independiente del Valle edo Universidad Catolica taldeetan ibilitakoa da, Libertadores Kopa edo Hego Amerikako KopaĀ bezalako lehiaketetan parte hartuz.

Ocaren erronka nagusia Leganes jaitsiera postuetatik ateratzea izango da, nahiz eta salbaziotik puntu bakarrera egon. Bere zuzendaritzapean, talde madrildarrak oraindik ez du irabazi, bi berdinketa eta porrot bat erdietsi ditu orain arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X