EA Sports Liga
2021/04/05 - 02:32
Valentziako jokalariek zelaia utzi eta gero, partida Diakhaby gabe segitu dute
Valentziak Twiterrean adierazi duenez, Frantziako jokalariak komentario arrazista bat jaso du Kadizeko Juan Calaren partetik.
2021/04/01 - 20:31
Ligako 31. jardunaldiko partidak apirilaren 21ean eta 22an jokatuko dira
Osasuna-Valentzia neurketan irekiko du jardunaldia apirilaren 21ean. Egun berean Betis-Athletic eta Alavés-Vilareal neurketak jokatuko dira. Granada-Eibar eta Reala-Celta, apirilaren 22an.
2021/04/01 - 19:54
Ligak 33. jardunaldiko zortzi partida apirilaren 18ra aurreratu ditu
Apirilaren 27, 28 eta 29 egunetan jokatzea aurreikusita zegoen Santander Ligako 33. jardunaldia apirilaren 18an jokatuko da, Athletic-Valladolid etal Barça-Granada neurketak izan ezik.
2021/02/28 - 18:44
Athletic-Eibar euskal derbia martxoaren 20an jokatuko da, 14:00etan
Huesca-Osasuna neurketa ere martxoaren 20an jokatuko da. Martxoaren 21ean Atletico Madril-Alaves eta Reala-Bartzelona partiden txanda izango da.
2021/02/11 - 21:57
Osasunak Bartzelonaren aurka jokatuko du martxoaren 6an, Sadarren
Cadiz-Eibar neurketa ere martxoaren 6an jokatuko da. Martxoaren 7an Reala-Levante eta Athletic Club-Granada partiden txanda izango da. Betis-Alaves norgehiagoka, martxoaren 8an.
2021/02/07 - 01:27
Djenek Ocampos lesionatu du, argentinarraren orkatila bortizki zapalduta
Djene Dakonam Getafeko jokalariak oso sarrera gogorra egin dio Lucas Ocampos Sevillako jokalariari. Argentinarrak ohatilan utzi behar izan du norgehiagoka.
2021/01/28 - 20:01
Barça-Alaves partida otsailaren 13an jokatuko da, 21:00etan
Ligako 23. jardunaldia irekiko du Levante-Osasuna neurketak otsailaren 12an. Getafe-Reala eta Eibar-Betis partidak otsailaren 14an jokatuko dira. Cadiz-Athletic neurketa, otsailaren 15ean.
2021/01/20 - 20:59
Osasunaren eta Eibarren arteko derbia, otsailaren 7an, 18:30ean
Alaves-Valladolid neurketarekin hasiko da 22. jardunaldia, ostiralean, otsailaren 5ean; Athletic-Valentzia partida otsailaren 6an jokatuko da, eta Reala-Cadiz norgehiagoka, otsailaren 7an.
2021/01/20 - 09:54
Gaur, hiru partida
Gaur Getafe-Huesca, Betis-Celta eta Vila-real-Granada partidak jokatuko dira.
2021/01/13 - 13:44
Vila-real - Reala, Europarako lehia hilaren 30ean, iluntzeko 21:00etan
Bartzelona-Athletic partida urtarrilaren 31an jokatuko da, gaueko 21:00etan ere.
2021/01/05 - 12:36
Alaves-Real Madril, mendeurrenaren egunean
Talde gasteiztarrak hilaren 23an hartuko du talde zuria Mendizorrotzako futbol-zelaian.
2020/12/03 - 18:21
Barçak ez dizkie urtarrileko nominak ordainduko gizonezkoen lehen taldeko futbolariei
Carles Tusquets Bartzelonako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak esan duenez, kluba "kaudimengabezia egoeran dago".
2020/11/20 - 13:25
Real Madril-Athletic eta Bartzelona-Reala, abenduan
Urtarrileko Espainiako Superkopa dela eta bi partida aurreratu egin dituzte.
2020/11/20 - 09:29
Osasuna-Huesca partidarekin hasiko da gaur jardunaldia
Eibarrek, Alavesek eta Realak igandean jokatuko dute eta Athleticek astelehenean egingo du.
2020/10/29 - 20:12
Osasuna – Huesca azaroaren 20an jokatuko da eta Athletic – Betis hilaren 23an
Azaroaren 22an, igandean, jokatuko dira Eibar – Getafe (14:00), Cadiz – Reala (16:15) eta Alaves – Valentzia (21:00).
2020/10/27 - 21:34
Bartomeuk dimisioa aurkeztu du eta ez du Bartzelonako presidente karguan jarraituko
Josep Maria Bartomeuk eta Barçako zuzendaritza batzordeak dimisioa aurkeztu dute, eta ez diote aurre egingo zentsura-mozioari.
2020/10/23 - 14:49
9. jardunaldiko ordutegiak neurri berriak errespetatuz iragarri dituzte
Ostiraletan eta astelehenetan jokatu daiteke eta asteburuetan 12:00etako ordutegian kendu egin da.
2020/10/14 - 12:22
Osasuna-Athletic derbia urriaren 24an, larunbatean, jokatuko da
Sevilla-Eibar partida ere urriaren 24an jokatuko da. Igandean, urriaren 25ean, Valladolid-Alaves eta Reala-Huesca neurketen txanda izango da.
2020/10/01 - 13:02
Athleticek Cadiz hartuko du gaur San Mamesen
Realak, Alavesek eta Eibarrek galdu egin diuzte euren partidak Valentziaren, Vila-realen eta Elxen kontra, hurrenez hurren.
2020/10/01 - 00:01
Vila-real vs. Alaves partidako laburpena eta gol guztiak
2020-2021 denboraldiko Santander Ligako 4. jardunaldiari dagokion Vila-real vs. Alaves partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.