EA Sports Liga
2021/07/15 - 00:19
Rubialesek Ligaren formatua aldatu nahi du
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Javier Tebas LaLigako presidentearekin bildu nahi duela esan du, Ligaren formatuan aldaketak egiteko. Tebasen ezezkoa jaso du.
2021/06/30 - 22:06
2021-2022 Santander Ligako egutegia
Txapelketa 2021eko abuztuaren 13an hasi eta 2022ko maiatzaren 22an bukatuko da. Reala, Athletic, Osasuna eta Alaves izango dira Santander Ligan lehiatuko diren lau euskal taldeak.
2021/06/22 - 22:45
Iraolak entrenatzaile kargura aplikatu du jokalari moduan azaldutako maisutasuna
Andoni Iraola Rayo Vallecanoko entrentzaileak Lehen Mailara eraman du Madrilgo taldea. Entrenatzaile karguan hainbat esperientzia izan ditu, batzuk kaskarrak, baina onak gehienak.
2021/06/21 - 01:36
Rayo Vallecano Santander Ligara itzuliko da (0-2)
Andoni Iraolak zuzentzen duen taldeak kanporaketari buelta ematea lortu du, joaneko partidan 1-2 galdu ostean.
2021/06/17 - 21:36
Datorren denboraldian estadioek publiko kopuru handia hartzea aurreikusten du Tebasek
Javier Tebas Ligako presidenteak EFE Agentziari eskaini dion elkarrizketan adierazi duenez, 2021-2022 denboraldian futbol zelaien edukieraren ehuneko 70a zaleekin beteta egin ahal izango da.
2021/06/16 - 23:58
Sergio Ramosek ez du Real Madrilen jarraituko
Sevillako jokalaria eta kluba ez dira bi aldeak lotzen zituen eta ekainaren 30ean bukatzen zen kontratua berritzeko akordiora iritsi. Ramosek 16 urte eman ditu Real Madrilen.
2021/06/16 - 18:45
Liga txapelketa abuztuaren 15eko asteburuan hasiko da
Kopako finalaren asteburuan ez da partidarik izango, eta abenduaren 31n hiru neurketa besterik ez dira jokatuko.
2021/06/14 - 23:27
Fekirren gola Betis-Levante partidan, denboraldiko onena
Nabil Fekir Betiseko jokalariak Levanteri egindako gola 2020-2021eko liga txapelketako onena izan da 'Golazo Santander'ko bozketan.
2021/06/07 - 01:49
Rayo Vallecano izango da Gironaren aurka jokatuko duena (1-2)
Rayo Vallecano izango da Gironaren aurka lehiatuko dena Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketan, Leganesi irabazi baitio lehen kanporaketako itzulerakoan (1-2). Joanekoa ere irabazi egin zuen (3-0).
2021/06/04 - 01:33
Rayok igoera faseko finalean sartzeko aurrerapausoa eman du, Leganesi irabazita
Rayo Vallecanok 3-0eko emaitzarekin hartu du mendean Leganes, Santander Ligara igotzeko play-offetako finalerdietako joaneko partidan. Bideo honetan dituzu ikusgai neurketako gol guztiak.
2021/06/03 - 21:33
Ronald Koemanek Bartzelona zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian
Herbeheretarrak Barçarekin sinatutako kontratuan hitzartutako bigarren denboraldia beteko du lehen taldeko entrenatzaile karguan, klubeko zuzendaritza batzordeak erabaki duenez.
2021/06/01 - 21:35
Ancelotti, Real Madrileko entrenatzaile berria
Carlo Ancelottik Madrilgo taldea zuzenduko du datoren denboralditik aurrera. Italiarrak bigarrenez zuzenduko du Real Madril, eta zurien hamargarren Europako Kopa irabazi zuen teknikaria da.
2021/05/31 - 20:28
Bartzelonak Sergio Aguero fitxatu du 2023ra arte
Aurrelari argentinarra 33 urte betetzear dagoela iritsiko da talde katalanera, eta 100 milioi euroko etete klausula izango du.
2021/05/28 - 20:40
Real Madrilek Alaba fitxatu du datozen bost denboraldietarako
David Alaba austriarrak 2026ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Madrilgo taldearekin.
2021/05/28 - 00:24
Bordalasek Valentzia zuzenduko du, Michelek Getafe eta D. Martinezek Granada utzi du
Jose Bordalas da Valentziako entrenatzaile berria. Getafek Michel Gonzalez fitxatu du, eta Diego Martinezek Granadan ez jarraitzea erabaki du.
2021/05/22 - 23:28
Atletico Madrilen ospakizunak Liga irabazi ostean
Atletico Madrileko jokalariek Jose Zorrillako berdegunean ospatu dute hamaikagarren Liga titulua bereganatu izana, Valladolidi irabazi ostean (1-2).
2021/05/22 - 21:55
Atletico, Ligako txapeldun; Valladolid eta Huesca, Bigarren Mailara
Madrildarrek markagailua irauli behar izan dute (1-2) eta bide batez Valladolid Bigarren Mailara bidali dute. Gaztela eta Leongo taldearekin batera Huesca ere jaitsi egin da.
2021/05/22 - 20:46
Francesc Arnau atezain ohia hil da 46 urte zituela
Francesc Arnau atezain ohia, Bartzelona eta Malaga taldeetan aritutakoa, gaur goizaldean hil da, 46 urte zituela, Real Oviedok baieztatu duenez. Arnau Oviedo taldeko kirol-zuzendaria zen une honetan.
2021/05/19 - 00:13
Mallorca, Lehen Mailara
Almeriak Cartagenaren aurka porrota (3-2) jaso duenez, Mallorca Santander Ligan lehiatuko da 2021-2022 denboraldian.
2021/05/17 - 12:00
Santander Ligako azken jardunaldia, larunbatean
8 partida jokatuko dira, tartean, Eibar-Bartzelona, Osasuna-Reala eta Elx-Athletic.