Realak irabazi du Alavesen aurkako derbia (1-5)
Realak 1 eta 5 irabazi dio Alavesi Ibaian jokatu den derbian. Talde txuri-urdinak hasieratik agindu du eta 0-3ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian partidaren dinamika ez da aldatu eta 0-5 jarri dira aurretik. Mikel Crespok zuzendutako jokalariek 90. minutuan egin dute partidako gol bakarra.
Partidan hobeto sartu da kanpoko taldea. 25. minutuan egin du lehenengo gola Gaby Garciak: Alaveseko defentsaren aldaratze bat jaso eta baloia sareratu du.
Bigarren gola 41. minutuan sartu du Amaiurrek; neurketako jokalari onena izan den Gabyk erdiraketa egin eta Amaiurrek bigarren zutoinean ate barrura bidali du. Hirugarrena 45. minutuan sartu du Realak: Bernaberen erdiraketa bat buruz errematatu du Gaby Garciak eta arratsaldeko bere bigarren gola egin du.
Hala heldu dira atsedenaldira eta bigarren zatian ez da gidoia aldatu. 52. minuturako egin du laugarrena Amaiur Sarriegik, Jensenen erdiraketaren ostean. Sei minutu beranduago (58. minutuan), norvegiarrak berak egin du txuri-urdinen bosgarrena.
Amaieran, 90. minutuan Sara Carrillok sartu du etxekoen gol bakarra, bikain gauzatutako kontraeraso batean.
Gauzak horrela, Alavesek azken postuan jarraitzen du puntu bakarrarekin eta Reala 4. jarri da sailkapenean, 12 puntu lortuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Jokin Aperribayren prentsaurrekoa Kopako finaleko sarrerak erosteko prozesuari buruz
Realeko presidenteak agerraldia egingo du gaur, martxoak 27, 12:00etan, Anoetako prentsa aretoan, Kopako finalerako sarrerak erosteko prozesuari buruzko azalpenak emateko. Atzo arratsaldean, erakunde txuri-urdinak jakinarazi zuen klubak 250 sarrera gehiago jarriko dituela bazkideen esku partida handi horretara joan ahal izateko. Sarrera gehigarri horiek zozketan sarituak izan ez ziren bazkideen artean esleituko dira, ezarritako ordenari jarraituz (3.768 eskaera-zenbakitik 3.873 zenbakira). Zozketan honako eskaera-zenbaki hauek izan ziren sarituak: 6.752 eta 11.238 bitarteko eskabide- edo erreferentzia-zenbakiak, biak barne, eta 1 eta 3.767 bitartekoak, biak barne.
Gorka Guruzeta: “Dena askoz gehiago kostatzen ari zaigun urte honetan, hobekuntzak non egin behar ditugun ikusten da"
Gorka Guruzeta Athleticeko aurrelariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, ondo datorkie une hauek pasatzea, gauzak hobetu eta "gora begiratu ahal izateko". Valverder eta taldearen oraingo helburuei buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Sergio Gómez, finalari buruz: “Hasiera ona egin behar dugu; zale guztiekin ospatu ahal izatea espero dut"
Sergio Gomez Realeko jokalaria elkarrizketatu dute Radio Euskadin. Taldearen inguruan hitz egin du berta, baita Europa eta Kopako finalaren inguruan ere. (Bideoa Gazteleraz)
Luis Garcia Plaza, Sevillaren entrenatzaile berria
Alavesen entrenatzaile ohiak ordezkatuko du Matias Almeyda, azken hori kargugabetu egin baitute. Garcia Plazak 2027ra arte sinatu du Sevillarekin.
Maite Valero: “Atleticoren aurka gure irudi onena ematen eta hiru puntuak lortzen saiatu behar gara”
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, San Mamesen. Maite Valerorekin egon gara partida aurretik taldeak dituen sentsazioak ezagutze aldera.
Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Jon Uriarte, salatutako mehatxuen gainean: “Niri indarra ematen didate horrelako gauzek”
Athleticen presidenteak salatu du mehatxuak egin dizkitoela, eta horiek ere izan ditu hizpide, asteartean, klub zuri-gorriaren hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla iragarri duen agerraldian.
Honela iragarri du Jon Uriartek Athleticen hauteskundeetako data
Bilboko klubaren presidenteak, San Mamesen asteartean egindako prentsaurrekoan, azaldu du bere iritziz eta berak zuzentzen duen Batzarraren ustez, aukeratutako eguna, maiatzaren 8a, egokiena dela hauteskundeak egiteko.
Uriartek iragarri du Athleticen hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla
Presidente zuri-gorriak prentsaurrekoa eman du San Mamesen. Valverderi eskerrak emanez hasi du agerraldia, eta, ondoren, hauteskundeak noiz egingo diren iragarri du. Era berean, bere burua bozetara berriro aurkeztuko duela baieztatu du Uriartek, aurkarien zain. Horren harira, agintari zuri-gorriak esan du ez dakiela beste presidentegairik aurkeztuko ote den prozesura.
Take Kubo Realarekin dabil entrenatzen ostera ere
Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan, eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.