Iberdrola Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek euskal derbia bereganatu du Alaves 1-3 garaituta

18:00 - 20:00
Athleticek euskal derbia bereganatu du Alaves 1-3 garaituta
Carla Armengolek ireki du markagailua, arabarrak aurretik jartzeko. Hala ere, minutu gutxira bilbotarrek markagailua berdindu dute Lucia Garciak jaurtitako penalti bati esker. 82. minutuan Pekek Athletic aurretik jarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Agirretxe Realeko jokalari ohia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Agirretxe: "Aurrekoan, finala gure zaleen aurrean jokatzeko arantza geratu zitzaigun"

Realeko jokalari ohiak duela 5 urte txuri-urdinek Athletici irabazitako finalarekin alderatu du aurtengo finalak sortutako ilusio berezia. Aurrekoan, pandemiak behartuta, zale barik jokatu zuten finala, eta pandemiaren egoerak ere erabat baldintzatu zituen ospakizunak.  Aurten, berriz, realzaleek bertatik bertara ikusi ahal izango dute Atletico Madrilen aurkako finala, apirilaren 18an, Cartujako zelaian. Garaipena lortuz gero ere, ospakizunek bestelako zapore bat izango dute, bai Sevillan, bai Donostian. 

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X