Zeintzuk dira Txapeldunen Ligako multzoak eta partiden datak?
Atletico Madrilek eta Bartzelona izan dute zorterik txarrena ostegun honetan egindako 2021-2022ko Txapeldunen Ligako multzoen zozketan. Simeoneren taldeak Liverpool izango du bere multzoan eta Lopeteguirenak, aldiz, Bayern Munich. Real Madrilek iazko aurkari berak izango ditu, Sheriff Tiraspol kenduta.
MULTZOAK
A Multzoa: Manchester City (ING), París Saint Germain (FRA), Leipzig (ALE), Club Brujas (BEL)
B Multzoa: Atletico Madril (ESP), Liverpool (ING), Oporto (POR), Milan (ITA)
C Multzoa: Sporting Club (POR), Borussia Dortmund (ALE), Ajax (NED), Besiktas (TUR)
D Multzoa: Inter Milan (ITA), Real Madrid (ESP), Shakhtar Donetsk (UKR), Sheriff (MOL)
E Multzoa: Bayern Munich (ALE), Bartzelona (ESP), Benfica (POR), Dinamo Kiev (UKR)
F Multzoa: Vila-real (ESP), Manchester United (ING), Atalanta (ITA), Young Boys (SUI)
G Multzoa: Lille (FRA), Sevilla (ESP), Salzburgo (AUT), Wolfsburgo (ALE)
H Multzoa: Chelsea (ING), Juventus (ITA), Zenit San Petersburgo (RUS), Malmoe (SWE)
Datak
Lehen jardunaldia: Irailak 14/15
Bigarren jardunaldia: Irailak 28/29
Hirugarren jardunaldia: Urriak 19/20
Laugarren jardunaldia: Azaroak 2/3
Bosgarren jardunaldia: Azaroak 23/24
Seigarren jardunaldia: Abenduak 7/8
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.