Bidasoa
2025/05/07 - 19:27
Pedro Pachecok hautsita du ezker belauneko barrualdeko meniskoa
Tratamendu kontserbadoreak ez du funtzionatu, eta ebakuntza egingo diote maiatzaren 15ean. Brasildarrak ligako azken hiru partidak galduko ditu. Gainera, badirudi ez dela Errege Kopa jokatzeko prest egongo.
2025/05/05 - 13:48
Julen Aginagalde, Poloniako selekzioaren hautatzailearen laguntzaile
Bidasoa Irun taldearen kirol-zuzendari karguarekin uztartuko du zeregin berria. Badu horretarako Irungo klubaren babesa eta baimena.
2025/05/04 - 19:09
Mikel Zabalak Bidasoa Irun utziko du denboraldi amaieran
Zabalak azaldu du "denbora asko pentsatzen" eman ondoren hartu duela erabakia, "eskubaloitik urrun dagoen beste bide bat hartzeko".
2025/04/30 - 00:48
Bidasoak ez du aukerarik izan Melsungenen aurka (22-32), eta EHF Europako Ligatik kanpo gelditu da
Euskal taldeak ondo ekin dio final laurdenetako play-offeko itzuliko partidari, baina Alemaniako taldeak, lehen zatian 0-9ko partziala lortuta, abantaila handia bereganatu du, eta Alex Mozasen taldeak ezin izan du alde hori murriztu.
2025/04/29 - 22:14
Bidasoaren zaleek harrera ikusgarria egin diote taldeari, Melsungen aurkako partida hasi aurretik
Alex Mozasen jokalarien erronka da EHF Europako Ligako lauko finalerako sailkatzea; horretarako, gutxienez bi goleko aldeaz menderatu behar dute, Artalekun, Alemaniako taldea. Neurketa 20:45ean hasiko da, eta EITBk zuzenean emango du.
2025/04/29 - 14:53
Bidasoa Irun vs Melsungen partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Alex Mozasen taldeak EHF Europa Ligako finaletarako txartela du jokoan, eta horretarako Alamianiako taldeak duen gol bateko errenta irauli beharko du. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da, Artalekun.
2025/04/29 - 12:06
Bidasoa Irunen zaleek erabateko konfiantza dute taldearengan; finalerdietara sailkatzea dute amets
Bidasoa Irunek MT Melsungenen aurka jokatuko du, gaur, Europako Ligako final-laurdenetako itzuliko partida. Joanekoa gol bakarragatik galdu zuen Irungo taldeak. Artalekun Bidasoak joaneko emaitza irauliko duela uste dute zaleek.
2025/04/28 - 16:30
Gorka Nieto: ''Burua hotz mantentzea oso garrantzitsua izango da''
Gorka Nieto Bidasoa Irun taldeko jokalariak bihar Melsungenen aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/04/22 - 23:41
Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadari esker lauko finalarekin amets egin dezakegu''
Bidasoa-Irun taldearen entrenatzailea itxaropentsu agertu da Europako Ligako lauko finalera sartzeko. Horretarako, bere taldeak datorren asteartean gol bateko desabantaila irauli beharko du Artalekun, Alemaniako Melsungen taldearen aurka.
2025/04/22 - 22:44
Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera
Alex Mozasen mutilek 28-27 galdu dute Alemaniako Melsungen taldearen kantxan; hartara, kanporaketa bizi-bizirik dela ekingo diote datorren asteartean jokatuko den itzulerako lehiari.
2025/04/22 - 11:57
Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa. Norgehiagoka gaur jokatuko da, 18:45ean, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2025/04/21 - 13:37
Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2025/04/02 - 14:11
Bidasoa Irunek Melsungen izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan
Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
2025/04/01 - 20:17
Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du, denboraldia amaitutakoan
Jokalari brasildarrak bi denboraldi eta erdi egin ostean utziko du kluba, eta haren tokia Nacho Vallesek hartuko du, datorren denboraldian.
2025/03/04 - 23:54
Bidasoak, hainbat jokalari gazterekin, sendo jokatu du Lisboan, Benficaren aurka (33-30)
Euskal taldeak, horrenbestez, ezin izan du punturik batu EHF Europako Ligako Main Round faseko azken jardunaldian, baina emaitzak ez duk inolako eraginik izan sailkapenean. Alex Mozasek gazte askori eman die konfiantza, eta horiek bikain erantzun dute.
2025/03/04 - 11:29
Final laurdenetarako txartela ziurtatuta, Bidasoa Irunek Benficaren aurka jokatuta amaituko du multzoen fasea
Irungo taldeak ez du ezer jokoan, matematikoki sailkatzea lortu duelako dagoeneko. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-en eta ETB4n, 20:45etik aurrera.
2025/02/26 - 14:47
Gorka Nieto: ''Gau historikoa izan da, hau hasiera baino ez da, gauza handiak egin nahi ditugu''
Gorka Nieto Bidasoa Irunen jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du taldeak Limoges menderatu (35-30) eta EHF Europako Ligako final-laurdenetarako txartelalortu ostean.
2025/02/25 - 23:58
Bidasoak Limoges menderatu du Artalekun (35-30), eta EHF Europako Ligako final laurdenetarako sailkatu da
Irungo taldeak, bigarren zati bikaina eginda, behar zuen garaipena eskuratu du, eta txapelketako final laurdenetarako sailkatze zuzena bereganatu; izan ere, matematikoki lortu du Bidasoak bere multzoko lehen postua.
2025/02/25 - 09:49
Bidasoa Irunek errebantxa nahi du Limogesen aurrean, Artalekun
Gipuzkoako taldeak azken minituan galdu zuen joaneko neurketa, penalti baten ondorioz. Gaur, taldeko lidertza eta final laurdenetarako zuzeneko txartela dute jokoan. Partida eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai.
2025/02/24 - 12:38
Asier Nieto, Bidasoa Irun: ''Motibazio askorekin gaude''
Bidasoa Irunek Limoges taldearen bisita jasoko du astearte honetan, Artalekun. Asier Nietok partida nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.