Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Miguel Etxeberriak zazpi denboraldi daramatza Beti-Onak taldea zuzentzen. Irudia: Replasa Beti-Onak.
Miguel Etxeberriak Replasa Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako, Atarrabiako klubak iragarri duenez. Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Klubaren iritziz, Etxeberriak “etengabe gora doan ibilbidea” darama. 2025-2026 denboraldian, Replasa Beti-Onak, egun, Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren postuan dabil, eta, halaber, Donostian maiatzaren 8tik 10era bitartean jokatuko duten Erregina Kopa ari da prestatzen, ilusio handiz.
2025ean, Erregina Kopan ere, Beti-Onak, Etxeberriak zuzenduta, finalean aritu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da
Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).
Beti-Onakek kanporaketa irauli beharko du Turkian, Europako Kopan jarraitu nahi badu
Replasa Beti-Onakek 24-25 galdu du Turkiako Bursa Büyüksehir taldearen aurka etxean jokatu duen EHF European Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partida. Horrenbestez, itzuliko norgehiagokan, markagailua irauli beharko du, kanporaketa gainditu eta hurrengo fasera pasatzeko.
Mariana Costa: "Gertatzen dena gertatzen dela, bi partidetan puntu positiboak lortzen saiatuko gara"
Replasa Beti-Onakek Bursa Büyüksehir Turkiako taldea hartuko du larunbat honetan, Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan; itzulikoa, berriz, astebete geroago jokatuko du. Mariana Costa jokalariak esan du bi partidak irabazten saiatuko direla.