EHF Europa Kopa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da

Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).

Beti-Onak

Beti-Onak. Argazkia: Beti-Onak

Replasa Beti-Onakek ezin izan dio buelta eman Bursa Buyuksehirren aurka jokatu duen EHF Europa Kopako final-zortzirenetako kanporaketari, eta, itzulerako partida ere galduta (32-28), agur esan dio lehiaketari.

Joaneko partida 24-25 galdu ondoren, Miguel Etxeberriaren taldeak garaipena lortu behar zuen kanporaketari buelta eman eta aurrera egiteko.

Lehen zatia oso parekatua izan da. Beti-Onakek lehen golak egin ditu, baina Turkiako taldeak gol bakoitzari beste batekin erantzun dio, markagailuan  alde egitea eragozteko. Markagailua berdinduta heldu da atsedenaldira, 15-15.

Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak agintea hartu du, abantaila txiki bat lortu du markagailuan, eta nafarrek ezin izan dute irauli. Bigarren zatian ate aurrean eraginkortasunik ez izatea oztopo izan da Atarrabiako taldearentzat, eta nahiz eta Micaela Casasolak 8 gol egin dituen, galdu egin dute berriro, eta, ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira.

Publizitatea
X
Publizitatea
X