Bera Bera
2022/09/02 - 23:12
Bera Berak porrotarekin eman dio hasiera denboraldiari
Estreinako partidan iragan sasoiko txapeldunak Malaga izan du aurkari, iazko azpitxapelduna, eta 31-32 galdu du andaluziarren kontra. Atsedenaldian bi goleko aldea bazuen ere, bisitariak gehiago izan dira.
2022/08/30 - 23:37
Bera Berak denboraldiko taldea aurkeztu du, Europan pausu bat aurrera ematea helburu
Bera Berak gaur aurkeztu ditu denboraldian elastiko urdina babestuko duten jokalariak. Europan pausu bat aurrera eman nahi dute aurten.
2022/08/10 - 21:54
Malena Cavok eskuin belauneko meniskoa hautsi du Bera Beraren denboraldiaurrean
Argentinako jokalariak hautsita du eskuin belauneko kanpoaldeko meniskoa eta ebakuntza egin beharko diote. Hilabete batzuk egongo da jokatu ezinda.
2022/07/27 - 16:52
Bera Berak ekin die denboraldiaurreko lehen lan-saioei
Bera Bera eskubaloi taldeak ekin dio denboraldi berria prestatzeari. Hiru aurpegi berri ditu, eta denboraldiko lehentasuna Europan jarri dute.
2022/06/22 - 20:16
Paula Arcos: ''Klub hau aukeratu dut nire ustez aproposa delako eta tituluak lortzeko aukerak ditugulako''
Super Amara Bera Berak Paula Arcos aurkeztu du. Guardesetik iritsi da Donostiara eta aurkezpenaren ostean adierazpenak egin ditu.
2022/06/21 - 19:56
Super Amara Bera Berak izena eman du EHFren Europa Ligan
EHF European League Women 2022-2023 txapelketan parte hartzeko dokumentazioa igorri du Bera Berak.
2022/06/08 - 20:25
Arrojeriak eta Menendezek Bera Beran jarraituko dute beste denboraldi batez
Alba Menendezek eta Esther Arrojeriak Super Amara Bera Beran jarraituko dutela jakinarazi du klubak. Bi jokalariek adierazpenak egin dituzte kontratuak berritu ostean.
2022/06/01 - 21:17
Bera Berak Anne Erauskin fitxatu du
Eskuin hegaleko jokalaria Zuazo taldetik iritsi da Super Amara Bera Berara Adriana Cardosok utzitako hutsunea betetzeko.
2022/05/13 - 00:07
Bera Berak 1.000 partida beteko ditu ohorezko mailan
Super Amara Bera Berak milagarren partida jokatuko du maila gorenean, larunbat honetan.
2022/05/08 - 22:54
Alba Menendez: ''Zortzigarren liga da, baina berezia baita ere''
Bera Berak bere historiako zortzigarren liga txapelketa bereganatu du igande honetan. Alba Menendez kapitaina pozarren agertu da lortutakoarekin, eta liga hau ere berezia dela nabarmendu nahi izan du.
2022/05/08 - 21:26
Super Amara Bera Bera ligako txapeldun, hirugarrenez jarraian
Donostiarrek denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan lortu dute titulua, Unicaja Gijon taldeari etxetik kanpo 22-35 irabazita. Menendez (7 gol), Hernandez (6) eta Cesáreo (4) izan dira onenak Bera Beran.
2022/04/30 - 23:03
Imanol Alvarez: ''Pena da, gaur ez dugu asmatu''
Super Amara Bera Berak 20 eta 24 galdu du Mecalia Atletico Guardesen aurka Erreginaren Kopako finalerdietan.
2022/04/30 - 22:00
Bera Bera Kopako finalik gabe geratu da (20-24)
Lehen zati parekatuaren ostean, Atletico Guardes gehiago izan da bigarren 30 minutuetan. Etxekoek hortzak estutu dituzte azken txanpan, baina azkenerako amestutako Erreginaren Kopa etxean irabazteko aukerarik gabe geratu dira donostiarrak.
2022/04/30 - 00:37
Bera Bera finalerdietan izango da, Valladolid aise gaindituta (37-24)
Imanol Alvarezen jokalariak Valladolideko taldea baino askoz gehiago izan dira, eta ez dute arazorik izan final-laurdenetako kanporaketa gainditzeko.
2022/04/28 - 22:48
Bera Bera eta Illunbe, Erreginaren Koparako prest
Eskubaloiko Erreginaren Kopa Donostian jokatuko da, apirilaren 29tik maiatzaren 1a artean. Illunbe pabilioia txapelketa hartzeko egokituta dago jada, eta Bera Berak titulua irabaztea du helburu.
2022/04/27 - 19:04
Bera Bera, gogotsu Kopako erronkari ekiteko
Super Amara Bera Berak ostiralean ekingo dio Donostian egingo den Erreginaren Kopari. Etxean jokatzearen presioa izango du talde donostiarrak.
2022/03/16 - 16:58
Bera Berak Valladolid izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Donostian jokatuko da txapelketaren azken fasea apirilaren 29tik maiatzaren 1era, eta etxeko taldeak Granollers edota Atletico Guardes izango luke aurrez aurre finalerdietan.
2022/02/19 - 22:04
Super Amara Bera Beraren porrota ligan, 52 partida eta gero
Costa del Sol Malaga (27-23) taldearen kontra izan da. 2019ko maiatzean galdu zuen azkenekoz, Alcobendasen aurka.
2021/11/20 - 19:08
Super Amara Bera Berak ez du Valcearen aurkako kanporaketa irauli, eta Europatik kanpo geratu da (27-29)
Donostiarrek bost goleko abantaila izan dute bi aldiz, baina errumaniarrek talde ona direla azaldu eta, azkenerako, itzulerako partida ere bereganatu dute.
2021/11/19 - 19:27
Bera Bera, Valcearen aurka 6 gol iraultzera behartua Europan jarraitzeko
Defentsa ezinbestekoa izango da joaneko partidan 34-28 galdu ostean txapelketan aurrera egiteko aukerak izateko.