BERA BERA vs BETI-ONAK (26-17)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak markagailua irauli eta derbia irabazi du (26-17)

Donostiako taldeak Beti-Onaken aurkako garaipen batekin hasi du Guerreras Iberdrola Liga (26-17).

Bera Bera vs Beti-Onak
Bera Bera eta Beti-Onak taldeen arteko derbia, Gascan. Irudia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak 26-17 irabazi dio Replasa Beti-Onaki Guerreras Iberdrola Ligako lehen jardunaldian. Derbiaren lehen minutuetan erritmo oso altuan eta eroso ibili dira nafarrak, etxekoen zailtasunak aprobetxatu dituzte erasoan tarteak aurkitzeko. Bera Berak denbora behar izan du atea aurkitzeko, lau gol azpitik ere joan dira. Pixkanaka, Donostiako taldeak defentsako intentsitatea igo, eta Beti-Onakek akatsak egiten hastea eragin dute.

Etxekoen erreakzioak protagonista argia izan du, Lucia Prades. Hamar geldiketa egin ditu lehen erdian. Oinarri horrekin, Bera Berak arintasun handiagoa aurkitu du erasoan eta 10-2ko partziala lortu du. Horri esker, markagailuan 13-8rekin da atsedenaldira.

Bigarren erdian, Bera Berak abantaila mantendu du eta Beti-Onak partidan sartzea saihestu du. Talde nafarrak indarra galdu du denbora aurrera zihoan eran eta Donostiakoek euren erritmoa ezarri dute, 26-17ra iritsi arte.

Publizitatea
X
Publizitatea
X