GUERRERAS IBERDROLA LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga

Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.
Bera Bera - Beti-Onak
Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Beraren arteko partida. Irudia: Beti-Onak

Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko zozketa egin du gaur, ekainak 25. Bertan, parte hartuko duten 14 taldeen egutegia ezagutarazi dute. Bera Bera eta Replasa Beti-Onak taldeek irailaren 9an Gascan jokatuko den derbiarekin hasiko dute denboraldia.

Egutegiaz gain, zenbait aldaketaren berri ere eman dute. Horien artean, play-down-aren desagerpena. Hortaz, azken biak zuzenean jaitsiko dira fase erregularra amaitzen denean. Sailkapenaren goiko aldean ere izango dira nobedadeak. Play-offa liga erregularreko lau talde onenetara mugatuta geratuko da, non bi partidatara jokatuko dituzten finalerdiak. Finala, berriz, hiru partidatara izango da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X