Bera Berak markagailua irauli eta derbia irabazi du (26-17)
Donostiako taldeak Beti-Onaken aurkako garaipen batekin hasi du Guerreras Iberdrola Liga (26-17).
Super Amara Bera Berak 26-17 irabazi dio Replasa Beti-Onaki Guerreras Iberdrola Ligako lehen jardunaldian. Derbiaren lehen minutuetan erritmo oso altuan eta eroso ibili dira nafarrak, etxekoen zailtasunak aprobetxatu dituzte erasoan tarteak aurkitzeko. Bera Berak denbora behar izan du atea aurkitzeko, lau gol azpitik ere joan dira. Pixkanaka, Donostiako taldeak defentsako intentsitatea igo, eta Beti-Onakek akatsak egiten hastea eragin dute.
Etxekoen erreakzioak protagonista argia izan du, Lucia Prades. Hamar geldiketa egin ditu lehen erdian. Oinarri horrekin, Bera Berak arintasun handiagoa aurkitu du erasoan eta 10-2ko partziala lortu du. Horri esker, markagailuan 13-8rekin da atsedenaldira.
Bigarren erdian, Bera Berak abantaila mantendu du eta Beti-Onak partidan sartzea saihestu du. Talde nafarrak indarra galdu du denbora aurrera zihoan eran eta Donostiakoek euren erritmoa ezarri dute, 26-17ra iritsi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.
Maria Zaldua oriotarrak ametsetako denboraldia bizi izan du Rocasa Kanaria Handia taldean
Zalduak laugarren denboraldia bukatu berri du Kanarietako taldean. Oriotarrak bere aurreneko liga irabazi du 24 urterekin, eta, gainera, txapelketako jokalaririk onena izendatu dute. "Bera Beraren aurkako neurketak beti dira bereziak", aitortu du.
Super Amara Bera Berak irabazi du Replasa Beti-Onak taldearen aurkako euskal derbia (31-25)
Etxekoak aurretik joan dira hasieratik, eta aurkariek baino hobeto kudeatu dute partida.