Endesa Ligako 16. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu ligako hamar jokaldi onenak.
Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu ligako hamar jokaldi onenak.
Jon Fernandez boxeolariak Somay Bilal garaitu du, puntuetara, Europako Pisu Superarineko gerrikoa jokoan zegoen borrokan. Txapeldunaren nagusitasuna nabaria izan da, eta aurkariak lehia zuzena saihestu nahi izan du aukerarik gabe ikusi denean. Bukatzean, Jon Fernandezek bere gerrikoa mantendu du.
Surne Bilbaok Rio Breogani irabazi dio Miribillako markagailuak erakutsi duen 100-90ekoa baino partida orekatuagoan. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen azken laurden bikain batekin erabaki da partida.
Realak 0-3ko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka Zubietan F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Txuri-urdinek ondo eutsi diote azken 20 minutuetara arte. Ondoren, aurkako bi penaltik eta Paula Fernandezen kanporaketak euskal taldea zigortu dute.
Dariok eta Ezkurdiak mendean hartu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian (7-22). Gaurko partidak ez zuen garrantzirik sailkapenari begira, Jaka eta Iztueta aukerarik gabe geratu baitziren aurreko astean; Altuna eta Ezkurdia, berriz, finalean dira.