2022ko Kontxako Bandera aurkeztu dute, eta Santurtzi ez da parte-hartzaileen artean izango
Kontxako Banderaren antolatzaileek ostegun honetan aurkeztu dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak, eta, egungo txapelduna den Santurtziko ontzia bertan ez dela izango berretsi dute.
Itsasoko Amak ez zuen garaiz aurkeztu izena emateko dokumentazioa āuztailaren 11 baino lehen egin behar zuenā, eta antolatzaileek ez diote gonbidapen berezirik egin. Aitzitik, bai egongo dena publikoa izango da; izan ere, pandemiak behartutako murrizketen ondoren, jendeak bertaratzeko aukera izango du.
Horrenbestez, "Arraunaren Olinpiada" jokatzeko sailkatze-estropadak datorren astean egingo dira: abuztuaren 31n gizonezkoen ontzien txanda izango da (24), eta hurrengo egunean, irailaren 1ean, emakumezkoena (19). Aipatu bi probak, erlojuaren kontrakoak, 18:00etan jarriko dira martxan, eta horietatik aterako dira kategoria bakoitzeko zazpi sailkatuak.
Kontxako Banderaren lehia bera osatzen duten bi jardunaldiei dagokienez, horiek irailaren 4an eta 11n izango dira. Emakumezkoen modalitatean aritzeko sailkatutako ontziak 11:00etatik aurrera arituko dira egun bietan, eta gizonezkoak, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Donostiarra etxeko traineruak, probaren estatutuen arabera gizonezkoen zein emakumezkoen kategorian Gipuzkoako hiriburua ordezkatzeko berez sailkatuta dagoenak, bi kategorietan garaipena lortzeko borrokan aritzeko aukerak ditu aurten.
Sailkatze-estropadak zein hurrengo bi jardunaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.
SARI BERAK:
Gizonezkoen nahiz emakumezkoen estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabazi ahal izango dituzte:
- Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 25.000 ā¬.
- Bigarren sailkatuak: 15.500 ā¬
- Hirugarren sailkatuak: 12.250 ā¬
- Laugarren sailkatuak: 9.200 ā¬
- Bosgarren sailkatuak: 7.150 ā¬
- Seigarren sailkatuak: 6.125 ā¬
- Zazpigarren sailkatuak: 5.100 ā¬
- zortzigarren sailkatuak: 5.100 ā¬
GIZONEZKOEN SAILKATZE-ESTROPADAKO PARTE-HARTZAILEAK:
A MULTZOA
Bermeo Urdaibai
Cabo
C.M. Bueu Teccarsa
Club Remo Ares
Getaria
Kaiku Berez Galanta
Lekittarra-Elecnor-BM
Matrix HondarribiaĀ
Ondarroa Cikautxo
Orio Orialki
San Pedro
Zierbena Bahias de Bizkaia
Ā
B MULTZOA
Arkote Seguros Bilbao
Castro Bruno Saez
C.M. Castropol
Delteco-Zumaia
Deusto- Bilbao
Hibaika Susperregi Edukiontziak
Lapurdi Antton Bilbao
Mutriku
San Juan
SD Samertolameu Oversea
SDR PedreƱa
Zarautz-Gesalaga-Okelan
Ā
-----------------------------------------------------
EMAKUMEZKOEN SAILKATZE-ESTROPADAKO PARTE-HARTZAILEAK:
A MULTZOA
Cabo Club de Remo
Chapela Wofco
Delteco-Zumaia
Deusto-Tecuni-Bilbao
Donostia Arraun Lagunak
Hibaika Jamones Ancin
Hondarribia Bertako Igogailuak
Orio Orialki
SD TirƔn Pereira
Tolosaldea
Ā
B MULTZOA
Castro Canteras de Santullan
Club Do Mar Castropol
Club Regatas Salgado Perillo
Club Remo Rianxo
Hernani Mitxelena
Mugardos A Cabana FerrolĀ
Ondarroa Cikautxo
Portugalete
Zarautz-Gesalaga-Okelan
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Jon Olasagasti Orioko presidenteak arraunlarien heldutasuna eta Iker Zabalaren lana nabarmendu ditu
Klubeko zuzendaritzak bigarren urtea du karguan, eta arraun elkarte osoaren maila igotzea dute jarraitu beharreko norabidetzat, Orioko presidenteak azaldu duenez.
Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko presidentea: ''Donostian ere ikasten hasi gara Kontxa ospatzen''
Kontxako laugarren bandera irabazi ondoren Arraun Lagunak pozik azaldu da biharamunean. "Pixka bat nekagarria izan da erabat, itsasoa, itsasoa entzutea; guk itsasoan arraunean ez bagenuke jakingo bezala", aurpegiratu du agintariak.
Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 33 garaipenekin. Bestalde, Hondarribiak hirutan irabazi du (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu zutelarik haren lekukoa.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken hiru edizioak irabazi ditu.
Honela jaso du Oriok 2025eko Kontxako Bandera, historian irabazi duen hogeita hamahirugarrena
Aurretik, Orioko arraunlariak elkarrekin dantzan ikusi ahal izan ditugu; Gorka Aranberri patroiak sari bat jaso du, eta, segituan, Eneko Goia Donostiako alkateak emandako bandera astindu du, pozarren.
2025eko Kontxako Banderaren irudirik onenak
2025eko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Orioren garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Arraun Lagunakek laugarrenez eskuratu du Kontxako Bandera, beste behin nagusitasuna erakutsita
Juan Mari Etxaberen taldeak ez die inolako aukerari eman aurkariei. Hasi eta segituan atera die traineru bateko aldea Tolosaldeari eta Oriori, eta, azkenean, bi jardunaldiak zenbatuta, 17 segundoko abantailarekin eskuratu du 2025eko Kontxako Bandera.
Arraun Lagunakek eta Oriok irabazi dute 2025eko Kontxako Bandera
Igande honetan jokatu duten bigarren jardunaldian, gizonezkoen estropadan, Orio izan da nagusi, Zierbenaren aurretik, eta garaipena eskuratu du; emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunakek lehen jardunaldian erakutsitako nagusitasuna berretsi du.
Maider Bereau: ''Aurten Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da niretzat''
Iparraldeko bi ordezkari izan ditu ontzian aurten Arraun Lagunakek. "Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da", adierazi du Maider Bereau arraunlariak; izan ere, Joana Halsouet da Kontxako Bandera irabazi duen Iparraldeko lehen patroia.