Orio, Euskotren Ligako txapeldun
Orio da 2022ko Euskotren Ligako txapelduna igande honetan (abuztuak 14) Castroko Bandera irabazi ostean. Castroko uretan garaipena lortu eta ligako titulua bereganatu dute oriotarrek. Hirugarrenez irabazi du Euskotren Liga Oriok.
Euskotren Liga amaitzeko bi jardunaldi falta dira, eta Oriok titulua eskuratu du jada. Zarauzko IkurriƱako jardunaldi bikoitzarekin amaituko da liga. Oriok orain arte jokoan egon diren hamaika banderetatik hamar irabazi ditu: denboraldiko lehenengoa, Bilboko Bandera, Arraun Lagunenek bereganatu zuen; beste guztiak, aldiz, Oriok. Bilbon eta Galiziako Banderako bigarren jardunaldian Arraun Lagunak nagusitu zen, baina beste estropada guztietan oriotarrak izan dira irabazleak.
Castroko Banderan hasieratik buruan jarri da Orio eta bazirudien aise nagusituko zela, baina lehen luzearen amaierara parean iritsi dira oriotarrak eta Arraun Lagunak. Donostiarra hirugarren atera da ziabogatik eta Tolosaldea laugarren.
Bigarren luzeari ekiterakoan Arraun Lagunaekek hartu du lasterketaren burua. Bi segundoko abantaila izan du Arraun Lagunekek, eta lehen postuan iritsi da azken metroetara; hala ere, Oriok azkeneraino borrokatu du, erritmoa bizitu, eta esprint estuaren ostean oriotarrek bereganatu dute Castroko Bandera eta Euskotren Liga. Hamalau ehunenen atera dizkio Oriok (11:09.46) bigarren izan den Arraun Lagunaki (11:09.60).
Hirugarren postuan amaitu du Tolosaldeak (11:20.90) eta laugarren izan da Donostiarra (11:23.44).
Sailkapen nagusiko lehen postuan 46 puntu ditu Oriok eta lehenengo amaitzea bermatuta du jada. Arraun Lagunak bigarren da 38 punturekin. Jaitsiera saihesteko lehian Donostiarra da hirugarren 19 punturekin eta Tolosaldea laugarren, 17 punturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotren Ligako Orio taldeko 16 arraunlarik oharra kaleratu dute, Zuzendaritza kritikatuz
Oharrean diote Zuzendaritzak zalantzan jarri duela eta ez dituela baloratu taldeak 2025eko denboraldian egindako lana, lortutako emaitzak eta izandako profesionaltasuna. Horrez gain, salatu dute gutxietsiak izan direla emakumeak izateagatik.
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Oriok Caixabank Bandera irabazi du, baina Arraun Lagunakek lidergoari eutsi dio
Oriok Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
Denboraldiko bigarren bandera Oriorentzat
Patxi Franzesek zuzentzen duen taldeak Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.
Oriok hainbeste bilatutako garaipena lortu du etxeko banderan
Aurreko bost estropadetan bigarren geratu ondoren, azkenean garaipena lortu du Orion bertan jokatutako Orio Kanpina Banderan. Hala, bandera ez ezik, Euskotren Ligako lidertza ere lortu du.
Maider Etxaniz: ''Lehenengo bandera eta lidertza etxean eskuratu ditugu; ezin da gehiago eskatu''
Lehendabiziko bost jardunaldietan bigarren izan ostean, Oriok denboraldiko lehen bandera irabazi du etxean jokatu duen estropadan, eta, gainera, Euskotren Ligako lidertza kendu dio Donostia Arraun Lagunaki. Maider Etxaniz patroia pozarren agertu da garaipen handi horrekin.
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.