Orioko bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orio nagusitu da etxeko uretan eta lidergoa eskuratu du

Azkarrenak izan dira ia 10 segundo ateraz Arraun Lagunaki, aurkari zuzenak. Donostiarra hirugarren helmugaratu da berriro eta Tolosaldea laugarren.
Orioko arraunlariak garaipena ospatzen
Orioko arraunlariak garaipena ospatzen. Irudia: EITB Media

Orioko arraunlariek etxean arraun egitearen abantaila aprobetxatu dute larunbateko bandera irabazteko. Asko aurreratu zaie euren aurkariei, ia 10 segundoko aldea ateraz euren aurkari zuzenari, Arraun Lagunaki, eta 20 baino gehiago Donostiarrari eta Tolosaldeari.

Horrela, oriotarrek sailkapen nagusiko lidergoa eskuratu dute hirugarren garaipena lortuta. Bigarren postuan Arraun Lagunak dago bi banderarekin, eta hirugarren eta laugarren postuan Donostiarra eta Tolosaldea daude, hurrenez hurren, garaipenik lortu gabe.

Orioko Banderako sailkapena Orioko Banderako sailkapena

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X