Osertz Aldaik Hondarribiko emakumezkoen arraun taldea entrenatuko du
Osertz Aldai izango da Hondarribiko emakumezkoen arraun-taldearen entrenatzailea aurrerantzean; beraz, Iker Cortes ordezkatuko du zeregin horretan.
Aldaik aste honetan jakinarazi zuen Lekittarra utziko duela, hamar urteko ibilbidea eta gero. Lekeitioko taldea Eusko Label Ligara igotzea lortu zuen gipuzkoarrak, baita Kontxako Banderan lehiatzeko txartela ere, 26 urteren ostean.
Orain, Hondarribiko emakumezkoen taldea Euskotren Ligara eramateko erronkari aurre egin beharko dio, ETE Ligan lehiatuko baita, aurten maila galdu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Osertz Aldai, Lekittarratik Hondarribira
Lekeition hamar urte egon eta gero, Osertz Aldaik Hondarribiko emakumezkoen taldea entrenatuko du aurrerantzean. Arrazoiak azaldu ditu elkarrizketa honetan.
Miren Garmendia (Hondarribia): ''Jaistea tokatzen zaigu, baina indar gehiagorekin igoko gara''
Hondarribiak azken tokian bukatu du Euskotren Ligan, eta, ondorioz, ETE ligan aritu beharko du datorren denboraldian. Miren Garmendia patroia hunkituta azaldu da, eta taldeak egindako lana nabarmendu du, mailaz jaitsi arren.
Miren Garmendia, Hondarribiko patroia: ''Ez dugu amore emango; dena emango dugu azken paladara arte''
Miren Garmendiak, Hondarribiko patroiak, ondo daki asteburu honetan zer dagoen jokoan: Euskotren Ligan jarraitzea. Erantzukizuna handia da, baina patroiak argi dauka amore ematea ez dela aukera bat.
Hondarribia, jaitsiera postuak atzean uzteko prest
Euskotren Ligan azken-aurreko postuan dago, gaur egun, Hondarribiko taldea. Egiten ari diren lanean konfiantza erakutsi dute Olatz Pagola arraunlariak eta Iker Cortes entrenatzaileak.
2025eko Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.