Euskotren Liga
2025/07/14 - 17:37
Irati Larrañagak ametsa bete du, Tolosaldeak lehen bandera irabazita
Donostiako Fabrika bandera eskuratu zuen larunbatean Tolosaldeak. Irati Larrañaga arraunlaria pozarren agertu da egindako lorpenarekin. Elkarrizketa, bideo honetan.
2025/07/13 - 19:13
Lautik hiru Arraun Lagunakentzat, Petronor Bandera eskuratuta
Donostiako ontzia izan da nagusi Zierbenako uretan. Orio sailkatu da bigarren, eta Astillero, berriz, hirugarren.
2025/07/13 - 19:12
2025eko Euskotren Ligako Petronor Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 18:54
2025eko Euskotren Ligako Petronor Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 16:26
Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du Zierbenan
Arraun Lagunakek Zierbenako uretan jokatu den Euskotren Ligako Petronor Bandera irabazi du. Etxeko bandera galdu ondoren, sailkapen nagusiko liderra nagusi izan da berriz itsasoan, eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu du.
2025/07/13 - 14:41
Joana Halsouet: ''Atzoko frustrazioari buelta eman diogu gaurko garaipenarekin''
Donostia Arraun Lagunakek irabazi du 9. Petronor Bandera, Zierbenan. Joana Halsouet patroia pozarren agertu da, eta esan du gaurko garaipena atzo Donostian egindako estropadaren "errebantxa" izan dela. Kontxan, Tolosaldea gailendu zen, eta Arraun Lagunak hirugarren izan zen.
2025/07/12 - 23:20
2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Donostia Arraun Lagunak hirugarren izan da Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/12 - 22:55
2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/12 - 22:46
Bere historiako lehen bandera irabazi du Tolosaldeak Euskotren Ligan
Donostiako uretan jokatutako Fabrika Banderan, Euskotren Ligako hirugarren estropadan, jaun eta jabe izan da Ramon Erostarbek entrenatzen duen trainerua, eta zuzenean sartu da Liga irabazteko lehian.
2025/07/12 - 20:25
Nerea Perez: ''Talde osoa sinistu ezinik dago, oso pozik gaude''
Tolosaldeak bere historiako lehen bandera eskuratu du Ligan, Euskotren Ligako Donostiako Fabrika Banderan. Irteeran atzetik hasi diren arren, olatuen kolpeek estropada baldintzatu dutela eta jokatzen jakin dutela nabarmendu du Nerea Perez patroiak.
2025/07/12 - 20:20
Tolosaldeak garaipen historikoa lortu du Donostiako uretan
Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du bandera bat Euskotren Ligan. Orio sailkatu da bigarren, eta Arraun Lagunak, berriz, hirugarren.
2025/07/08 - 17:08
Arraun Lagunakek irabaziz hasi du denboraldia
Iazko antzeko dinamikarekin abiatu du Arraun Lagunak taldeak denboraldia, lehen bi estropadak irabazita, Bilbon eta Sestaon.
2025/07/06 - 22:06
Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta
Joana Halsoueten neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian. Orio izan da bigarrena (46 ehunenera), eta Tolosa hirugarrena.
2025/07/06 - 17:49
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 16:28
Arraun Lagunakek asteburua biribildu du Sestaon
Larunbatean Bilboko erlojupekoan nagusitu ostean, Sestaoko Bandera irabazi du igandean. Arraun Lagunakek lehia estua izan du Oriorekin, eta ehunenengatik lortu du garaipena azkenean.
2025/07/06 - 14:22
Xubane Uribarrena: ''Asko sufritu dugu; gakoa ziabogatik bueltan egon da''
Donostia Arraun Lagunakek bitik bi lortu ditu Euskotren Ligan: atzo Bilboko Bandera irabazi zuen eta gaur Sestaoko Bandera bereganatu du. Xubane Uribarrenak adierazi du "sufritutako" garaipena izan dela.
2025/07/06 - 00:09
2025eko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du 2025eko Bilboko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/05 - 23:24
Tarte oso txikiarekin izan bada ere, Arraun Lagunak gailendu da Euskotren Ligako lehen estropadan
Arraun Lagunakek irabazi du Bilboko VII. Bandera, Bilboko itsasadarreko uretan lehiatutako Euskotren Ligako lehen estropada puntuagarria. Gorengo mailan estreinatu berritan, Zumaiak ezustekoa eman du, hirugarren postuan amaituta erlojuaren kontrako saioa.
2025/07/05 - 23:11
Oriok irabazi du Bilboko Bandera, eta Eusko Label Ligako faborito nagusia dela berretsi du
Oriok irabazi du Bilboko itsasadarrean gaur jokatu den Bilboko Bandera, Eusko Label Ligako lehen estropada puntuagarria. Zierbena izan da bigarren, eta Donostiarra hirugarren.
2025/07/05 - 21:59
Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian
Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.