Euskotren Liga
2022/07/31 - 14:29
Oriok nagusitasunez irabazi du Lekeition
Oriotarren estropada bikaina izan da hasieratik bukaerara arte. Arraun Lagunak berriz ere mendean hartu, eta Liga geroz eta hurbilago ikusten dute.
2022/07/31 - 14:12
Oriok bere garaipen bolada luzatu du, Euskotren Bandera irabazita
Oriok irabazi du Euskotren Ligako Euskotren Bandera. Oriotarrek garaipenen bolada luzatu dute, seigarren Bandera jarraian eskuratuta, eta lidertza sendotu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian.
2022/07/30 - 22:42
Ligako hirugarren garaipena jarraian Oriorentzat
Arraun Lagunak taldearen aurretik iritsi dira helmugara berriz ere bere bosgarren bandera lortzeko. Lehenengo estropada izan ezik, Oriok irabazi ditu gainerako bandera guztiak.
2022/07/30 - 21:21
Orioren eta Arraun Lagunaken arteko lehia estua Getxoko Banderako azken metroetan
Oriok irabazi du Getxoko Bandera eta bost irabazi ditu jada Euskotren Ligan. Arraun Lagunak izan da bigarren. Bi taldeek lehia estua mantendu dute amaieraraino.
2022/07/30 - 21:01
Nadeth Agirre: “Gaurko garaipenarekin Euskadiko txapelketako arantza kendu dugu”
Orioko patroia harro agertu da bere taldeak Getxon garaipena lortu eta gero. Euskadiko txapelketan Arraun Lagunaken atzetik geratu ostean, ligara bueltan, Oriotarrek hiru puntuko tartea zabaldu dute sailkapen nagusian haien aurkari nagusiarekiko.
2022/07/30 - 20:36
Oriok bere bosgarren bandera irabazi du jarraian
Arraun Lagunak taldearen aurretik iritsi dira helmugara berriz ere bere bosgarren bandera lortzeko. Lehenengo estropada izan ezik, Oriok irabazi ditu gainerako bandera guztiak.
2022/07/27 - 17:26
Eli eta Ane Pescador, lehen aldiz elkarrekin irabazle Euskadiko txapelketan
Eli eta Ane Pescadorrek bide oparoa dute arraun munduan, baina gehien-gehienetan talde desberdinetan egindakoa. Astelehenean, lehen aldiz, elkarrekin irabazi zuten Euskadi Traineru txapelketa, Donostia Arraun Lagunakeko traineruan bat eginda.
2022/07/17 - 14:53
Edith Uranga: ''Estropadaz estropada, egiten ari garen lana nabaritzen ari da''
Orioko emakumezkoen taldeko arraunlariak poztasunez jaso du asteburuko garaipen bikoitza. Gogor lan egiten ari direla adierazi du, eta pixkanaka lan horren fruituak ikusten ari direla.
2022/07/17 - 14:28
Oriok nagusitasunez irabazi du Zierbenako uretan
Oriok asteburu borobila itxi du Zierbenako uretan nagusituz. Gainera, oriotarrek tartea zabaldu dute sailkapen nagusian; Horiek, Arraun Lagunakekiko bi puntuko errenta lortu dute asteburu honen ostean.
2022/07/17 - 00:31
Bandera eta lidergoa Oriorentzat
Etxean bandera bereganatu du Oriok. Arraun Lagunak bigarren izan da 10 segundora iritsita.
2022/07/16 - 20:49
Oriok lidergoa lortu du, Arraun Lagunak arerio zuzena mendean hartuz
Orio etxeko uretan nagusi izan eta gero urteko hirugarren bandera lortu du. Arraun Lagunak, zuzeneko aurkariari hamar segundo sartu dizkio eta horrekin batera lidergoa kendu dio.
2022/07/16 - 20:26
Orio nagusitu da etxeko uretan eta lidergoa eskuratu du
Azkarrenak izan dira ia 10 segundo ateraz Arraun Lagunaki, aurkari zuzenak. Donostiarra hirugarren helmugaratu da berriro eta Tolosaldea laugarren.
2022/07/11 - 20:07
Arraun Lagunak, Euskotren Ligako sailkapenaren buruan
Euskotren Ligako lau jardunaldi bete ostean, Arraun Lagunakeko "Lugañene" ontzia dago sailkapenaren buruan, baina Oriorekin puntutara berdinduta. Xubane Uribarrenarekin egon gara orain artekoaz berba egiteko.
2022/07/10 - 17:16
Oriorentzat Coruñako Bandera eta Arraun Lagunakentzat bigarren jardunaldiko estropada
Orio izan da Cidade da Coruña Banderako irabazlea lehen jardunaldian erdietsi zuen abantaila baliatuta. Bigarren jardunaldian Arraun Lagunak nagusitu da oriotarren aurretik.
2022/07/10 - 14:27
Oriok irabazi du Coruñako Bandera; Arraun Lagunak, nagusi bigarren jardunaldian
Oriorentzat izan da Euskotren Ligako Cidade da Coruña Bandera. Oriotarrak bigarren izan dira Arraun Lagunakek irabazi duen bigarren jardunaldian. Sailkapen nagusian Arraun Lagunak da liderra eta Orio bigarren, biak 14 punturekin berdinduta.
2022/07/09 - 23:46
Oriok eman du lehen kolpea Coruñako Banderako 1. jardunaldian
Coruñako Banderako lehen jardunaldian Orio izan da nagusi. Arraun Lagunak izan da bigarren 7 segundora, Donostiarra hirugarren 11 segundora, eta Tolosaldea laugarren 15 segundora.
2022/07/09 - 21:22
Oriok alde ona atera du Coruñako Banderako lehenengo estropadan
Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, oriotarrak nagusi izan dira eta sailkapen nagusiko lidergoa hartu dute.
2022/07/07 - 23:28
Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzaile fisikoak Oriok entrenamenduetan egin duen lana azaldu digu
Euskotren Ligari indartsu ekin dio Oriok, lidertzan. Rafa Gonzalez de Txabarri taldeko prestatzaile fisikoarekin hitz egin dugu, haren lana zein den ezagutzeko.
2022/07/03 - 17:36
Orio eta Donostiarra, bigarren jardunaldiko irabazleak
Gaur, Donostian, Eusko Label eta Euskotren ligetako bigarren jardunaldia egin da. Oriok bereganatu du emakumezkoen Fabrika Bandera, eta Donostiarrak gizonezkoena.
2022/07/03 - 16:47
Igor Makazaga: ''Buelta eman diogu atzokoari''
Igor Makazaga Donostarria taldeko entrenatzailea pozik azaldu da gaur egindako lanarekin. Etxean irabazi dute Fabrika Bandera, eta atzo Bilbon izandako arazoak atzean geratu direla erakutsi dute.