Orio
2025/08/09 - 22:58
Oriok bere zortzigarren bandera irabazi du Pobra do Caramiñalen
Gorka Aranberriren ontzia izan da azkarrena, 19:36ko denbora eginda. Zierbena 4 segundora iritsi da, Donostiarra 20ra eta Hondarribia 22ra.
2025/08/09 - 22:00
Arraun Lagunakek eta Oriok denboraldiko zortzigarren bandera irabazi dute Pobra do Caramiñalen
Bi traineruak garaile argiak izan dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako 9. jardunaldian, Galiziako uretan.
2025/08/04 - 18:50
Iker Zabala: ''Hemendik aurrera, zazpi estropada gehiago irabaztea da asmoa''
Denboraldi bikaina egiten ari da Orio, Eusko Label Ligan. Denboraldi erdia igarota, hamar banderetatik zazpi lortu dituzte mirotzek. Iker Zabala entrenatzailearekin izan gara, orain artekoaren errepasoa egiten.
2025/08/03 - 19:54
2025eko XL El Correo Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 01:24
2025eko Hondarribiako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Hondarribiako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/02 - 22:55
Oriok orain arteko garaipenik errazenetakoa lortu du Hondarribian
Orio Arraunketa Elkarteak ez du aurkaririk izan Hondarribiako banderan. 6 segunduko tartea zabaldu du mirotzak lehen luzean, bigarrenean berriz, 15 segundura areagotu du. Erakustaldia egin du taldeak, beste behin.
2025/08/02 - 22:14
Orio eta Arraun Lagunak nabarmen gailendu dira Hondarribiko uretan
Gizonezkoetan, Oriok aurkari guztiak birrindu ditu, Hondarribiko Bandera eskuratzeko, eta emakumezkoetan, Arraun Lagunakek gauza bera egin du Txingudiko Bandera bereganatzeko. Biek ala biek erakutsi dute lider sendoak direla.
2025/08/02 - 22:01
Martxel Aldai: ''Ez goaz puntuei begira, etxean ondo egiten dugun hori hemen erakutsi nahi hortara baizik''
Hamarreko denboraldia egiten ari dira Orio Arraunketa Elkartekoak. Bederatzigarren jardunaldi honetan Hondarribiako bandera eraman dute eta horren inguruan aritu gara taldeko Martxel Aldairekin.
2025/07/28 - 16:59
Altxerritarrak, arrauna zainetan
Orioko arraunlari leinu ezaguna osatzen dute altxerritarrek. Haienean talentuak aurrera egiten jarraitzen du, belaunaldiz belaunaldi.
2025/07/27 - 17:11
Gorka Aranberri: ''Asteburu biribila izan dugu''
Oriok asteburuko bigarren garaipena lortu du Castron irabazita, eta aurrerapauso handia eman du Eusko Label Liga irabazteko.
2025/07/27 - 16:52
Oriok aurrerapauso handia eman du liga irabazteko, Castroko estropada zirraragarrian gailenduta
Zierbenak bederatzigarren amaitu du eta horrek lanak erraztu dizkio Gorka Aranberriren ontziari ligako lehiari begira.
2025/07/26 - 22:46
Oriok bosgarren bandera lortu du
Gorka Aranberri patroiak gidatutako traineruak jaun eta jabe jarraitzen du Eusko Label Ligan, eta aise gailendu dira Getxoko Ikurrinan ere.
2025/07/26 - 22:45
2025eko Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:09
Oriok agintzen jarraitzen du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina ere bereganatuta
Gipuzkoako traineruak bosgarren bandera irabazi du Getxon, aurkariei inongo aukerarik eman gabe, eta Ligako jaun eta jabe izaten jarraitzen du.
2025/07/20 - 22:59
Gogotsu ospatu dituzte Euskotren eta Eusko Label ligetako garaipenak Orion
Udaletxean harrera egin diete Orioko emakumezkoen zein gizonezkoen traineruei eta zaleak ere gerturatu dira Orioko Banderako garaipen bikoitza ospatzera. Gustura egoteko moduan dira oriotarrak!
2025/07/20 - 20:40
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 19:34
2025eko Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 16:41
Oriok sendo jarraitzen du Eusko Label Ligaren buruan, etxean ere irabazita
San Nikolas ontzia izan da, beste behin, onena, eta Orio Kanpina Bandera bereganatuta, lidertza sendotu du. Lekittarra izan da bigarrena; eta Donostiarra, berriz, hirugarrena.
2025/07/20 - 16:35
Gorka Aranberri: ''Liga irabazteko lehian, gaurko helburua tanda irabaztea zen''
Gorka Aranberriren taldeak denboraldiko laugarrena erdietsi du, eta Oriok lidertza sendotu du etxeko garaipenaren ostean. "Liga irabazteko lehian, gaurko helburua tanda irabaztea zen", adierazi du Orioko patroiak.
2025/07/20 - 16:26
Oriok ez du barkatu etxean, haizeak baldintzatutako estropada ikusgarrian
San Nikolas ontzia izan da, beste behin, onena, eta Orio Kanpina Bandera bereganatuta, lidertza sendotu du. Lekittarra izan da bigarrena; eta Donostiarra, berriz, hirugarrena.