Bermeo Urdaibai
2022/09/11 - 15:36
Urdaibairen azken metroak 2022ko Kontxako bandera eskuratzeko
Bermeo Urdaibaik nagusitasun osoz bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera. Bideo honetan "Bou Bizkaia" ontziaren bigarren jardunaldiko azken metroak ikus daitezke.
2022/09/11 - 15:23
Gorka Aranberri: “Taldea horrelakoak egiteko prest zegoen, lehertzea falta zitzaion eta gaur egin dugu”
Gorka Aranberri oso pozik agertu da bere 7. Kontxa irabazi eta gero. Aurkariak aldamenean izanik, gaur lan zoragarria egin dutela nabarmendu du Bermeotarren patroiak.
2022/09/05 - 23:06
Iker Zabala: ''Eurak erasora irtengo dira, gu ez gara defendatzera aterako, gu ere erasora aterako gara''
Iker Zabalak, Urdaibaiko entrenatzaileak, Kontxako bigarren jardunaldian erasora irtengo direla adierazi du. Ia 8 segundoko aldea du Hondarribia eta Donostiarrarekiko.
2022/09/03 - 00:32
Epaileak atzera bota du Urdaibaik Zarauzko Ikurrinan egindako inpugnazioa
12 puntuak Ama Guadalupekoarentzat izan ziren, beraz, momentuz ez dago aldaketarik sailkapen nagusian.
2022/08/27 - 23:13
Urdaibai, garaipena lidergoa sendotzeko
Bermeoko traineruak urteko seigarren garaipena eta bosgarren bandera lortu du Areseko uretan. Lau puntuko errenta du orain Urdaibaik Hondarribiarekiko.
2022/08/27 - 22:40
Urdaibai, jaun eta jabe Aresen
Bermeoko traineruak estropada hautsi du bigarren luzean eta jaun eta jabe izan da Aresen. Bou Bizkaiak lau puntuko errenta du orain Hondarribiarekiko Euskolabel Ligako sailkapen nagusian.
2022/08/27 - 22:13
Urdaibaik lidergoa sendotu du Galiziako uretan jokatutako lehen jardunaldian
Hondarribia 8 segundora sartu da eta bermeotarrek orain 4 puntuko abantaila dute berdeekiko.
2022/08/27 - 22:12
Iñaki Goikoetxea: “Estropada ona ikusi da, erritmo handikoa eta luzea”
Urdaibaiko arraunlaria pozik dago bere taldeak lortutako garaipenarekin. Gaur uretik kanpo geratu da, baina denboraldi luze batean normaltzat jotzen ditu entrenatzaileak egindako aldaketak.
2022/08/23 - 22:22
Urdaibaik inpugnatu egin du Zarautzeko ikurrinaren bigarren jardunaldiko denboren neurketa
Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak bere Facebook kontuan zabaldu duenez, Bermeoko klubak uste du ez zela "fotofinish"aren irudia ondo erabili.
2022/08/22 - 23:45
Eusko Label Liga, emozioz gainezka
Urdaibaik 3 puntuko abantaila du Hondarribiarekiko eta lau estropada geratzen dira.
2022/08/21 - 17:11
Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldia Hondarribiarentzat izan den arren
Bideofinishak erabaki du bigarren jardunaldiko irabazlea, Hondarribia. Hala ere, Urdaibaik atzo lortutako abantailak Ikurrina eman die bermeotarrei.
2022/08/21 - 16:17
Zarauzko Ikurrina irabazteko Urdaibairen eta Hondarribiren lehia estua Bermeoko ontziaren barnetik
Bermeoko ontziaren azken metroak bildu ditu EITB Mediak. Bukaera zirraragarria izan du Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldiak, atzo lortutako abantailak eman dio Ikurrina Urdaibairi.
2022/08/20 - 23:16
Urdaibaik irabazi du Zarauzko estropada gorabeheratsuan
Urdaibaik Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia irabazi du. Estropada korapilatsua izan da, bigarren txandan baliza bat hautsi baita, eta, ondorioz, ohorezko txandaren formatua aldatu behar izan da, erlojupekoan jokatuz.
2022/08/20 - 23:06
Gorka Aranberri: “Hasiera luzatzen denean kosta egiten da kontzentratzea, baina egun borobila izan da''
Urdaibaiko patroiak itsasoaren baldintza kaskarrak azpimarratu ditu eta pozik agertu da bere taldearen estropadarekin. Bigarren jardunaldiari begira, badaki 3 segundoko abantaila txikia dela.
2022/08/20 - 22:38
Urdaibaik estropada zirraragarria irabazi du Zarautzen
Bermeotarrek itsasoaren baldintza nahasia eta haien aurkariak mendean hartu behar izan dituzte Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldira abantailarekin iristeko.
2022/08/20 - 22:27
Urdaibaik bereganatu du Zarauzko lehen jardunaldi nahasia
Balizetako batekin arazoak izan ondoren, ohorezko txanda erlojupeko formatuan jokatu da, eta bermeotarrak izan dira azkarrenak.
2022/08/19 - 19:37
Iker Zabala, Urdaibairen indarra erakusteko gogoz
Asteburuan Zarautzen lehiatuko diren estropadetan Bermeo-Urdaibai lidertzari eusten saiatuko da. Itsaso zakarrak ere ez du Iker Zabala entrenatzailea beldurtzen.
2022/08/13 - 22:44
Ondarroaren garaipenaren eta ohorezko txandaren azken metroak
Ondarroak etxeko estropada irabazi du. Lehen txandan ekin dio estropadari eta ohorezko txandako traineruei abantaila atera die Ondarroak.
2022/08/07 - 17:18
Urdaibaik, asteburu biribilarekin, lidergoa eskuratu du; Donostiarrarekin berdinduta dago
Getariako estropadaren lehen zatian lehia handia mantendu dute Urdaibaik eta Hondarribiak. Bigarren ziabogan Hondarribiak maniobran akatsa egin eta Urdaibai gailendu da.
2022/08/07 - 16:48
Urdaibaik asteburu biribila itxi du Getarian
Bermeotarrek lidertza hartu dute asteburuko bi estropadak irabazi ostean. Gaur, Getariako uretan, denboraldiko hiurgarren bandera irabazi dute.