Eusko Label Liga
2024/06/24 - 23:10
Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''
Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu EITBn. Oso seguru azaldu da bere taldearen indarraz, eta aurkariak baino "koxka bat gorago" daudela ziurtatu du.
2024/05/24 - 14:47
Bederatzi talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako play-offerako
Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da, eta, orain, onartuak izan diren taldeek euren lekua lortu beharko dute kirol-merituen bidez.
2024/01/03 - 15:55
Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira
Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.
2023/10/22 - 16:50
TKEk zigorra ezarri dio Cabo da Cruzeko arraunlari bati dopinagatik
Traineruen Kluben Elkarteak jakinarazi duenez, Roberto Torres Lopezek positibo eman zuen Zarauzko Ikurrinan egindako dopin kontrol batean. Ondorioz, datorren denboraldiko lehen lau estropadetan ezingo du parte hartu, hori baita diziplina epaileak ezarri dion zigorra.
2023/10/05 - 22:48
Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria
Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.
2023/09/20 - 16:45
Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du, etorkizuneko asmoen inguruan hitz egiteaz gain. Oso pozik dago egindako lanarekin.
2023/09/17 - 22:42
Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna, eta zaleek harrera egin diote taldeari. Festak eztanda egin du Brmeon taldeko kide guztiak oholtzara igo eta koroa jarraitzaileei eskaini dietenean.
2023/09/17 - 20:19
2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia bigarren izan da Eusko Label Ligako El Corte Ingles Banderan, denboraldiko azkenenegoan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
2023/09/17 - 19:24
2023ko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
2023/09/17 - 16:54
Zierbena, nagusi El Corte Ingles Banderan; Urdaibaik Eusko Label Ligako koroa jaso du
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako azken estropada, El Corte Ingles Bandera. Urdaibaik ligako txapeldunak, aldiz, koroa altxatu du.
2023/09/17 - 16:52
2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera, denboraldiko azkena. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
2023/09/17 - 16:12
Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren izan da El Corte Ingles Banderan, txapelketako azken estropadan, baina Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga. Bideo honetan duzu ikusgai nola jaso duten txapeldunen koroa.
2023/09/17 - 15:52
Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du
Galipoek eguneko denborarik onena egin dute, eta haien atzetik Hondarribia geratu da, irabazleengandik 12 segundora.
2023/09/17 - 15:51
Lazkano: ''Helburuetako bat zen liga bigarren amaitzea eta lortu dugu''
Aitor Lazkano Zierbenako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Bizkaiko taldeak El Corte Ingles Bandera iabazi eta Eusko Label Liga bigarren amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/17 - 15:51
2023ko Eusko Label Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Bueuren estropada, ontzi barrutik ikusita
Bueu laugarren izan da play-ofeko bigarren jardunaldian, baina Eusko Label Ligara igo da bi egunetako markak batuta Lapurdi baino 3 segundo hobea izan delako. Bideo honetan duzu ikusgai Galiziako taldearen estropada traineru barrutik ikusita, EITB Mediaren minikamerako irudiei esker.
2023/09/17 - 15:01
Andres Rios: ''Igotzea Jainkoaren oparia da''
Galiziako Bueu ontziak Eusko Label Ligara igotzea lortu du bere historian lehen aldiz. Andres Rios patroia pozarrenagertu da lortutako arrakastaren ondoren.
2023/09/17 - 14:35
San Pedro eta Bueu igo dira Eusko Label Ligara; Santurtzik maila galdu du
Portugaleten jokatutako play-offeko bigarren jardunaldian San Pedro nagusitu da eta Lapurdi izan da bigarren. Hala ere, bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, talde gipuzkoarrak eta Bueuk lortu dute igoera. Bestalde, Santurtzi KAE1 Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
2023/09/17 - 11:46
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik
Zierbena hirugarren izan da da Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/17 - 11:15
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik
Donostiarra bigarren izan da Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 22:56
Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.