Eusko Label Liga
2024/07/27 - 22:02
Gorka Aranberri: ''Gu ez gara erlaxatuko''
Urdaibaik zazpigarren bandera irabazi du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina eskuratuta. Bermeoko taldea sendo dago Ligako sailkapenaren lehen postuan.
2024/07/26 - 14:04
Osertz Aldai, Lekittarrako entrenatzailea: ''Oraindik ez gaude gure ehuneko ehunean''
Aldaik 9 urte daramatza klubean. Lekittarra bederatzigarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, Caborekin 39 puntura berdinduta. Kaiku, San Pedro eta Bueu dituzte atzetik.
2024/07/25 - 17:29
Hondarribia gora begira jarri nahi da
Hondarribiak ez dio nahi bezain ondo ekin denboraldiari. Ohorezko txandan diren arren, urruti dituzte lehen bi postuak. Mikel Orbañanos entrenatzailearekin izan gara. Baikor da bera. Taldeak hobera egin eta banderen lehian izango dela uste du.
2024/07/24 - 17:26
Igor Makazaga: ''Hasi eta bukatu, estropadak behar bezala osatzea da helburua''
Denboraldi hasiera apala egin ostean, orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen asteburuan Donostiarra taldeak. Igor Makazaga entrenatzaileak azaldu du nola ikusten duen egoera.
2024/07/23 - 19:15
Michel Ciznero: ''Ez nuen espero debuta hain azkar egitea; oso urduri nengoen''
Michel Ciznero arraunlariak debuta egin zuen aurten Urdaibaiko tostetako batean. Argentinan jaiotako 21 urteko gazteak bi bandera irabazi ditu dagoeneko Eusko Label Ligan. Bere estreinaldia Bueuko uretan izan zen eta taldeak garaipena erdietsi zuen.
2024/07/21 - 16:40
Urdaibai garaipenaren bidera itzuli da Boiroko Banderan
Indar erakustaldia eginda, Urdaibai denboraldiko seigarren estropadan nagusitu da, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/21 - 15:59
Bezperan galdutakoa berreskuratu du Urdaibaik, Boiroko Bandera irabazita
Indar erakustaldia eginda, Urdaibaik denboraldiko seigarren bandera eskuratu du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sartuta. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/20 - 22:28
Zierbenak bigarren aldiz garaitu du Urdaibai
Urdaibairekin borroka gogorra izan du, baina amaierako luzean ihes egin dio, eta Bermeoko traineruak Donostiarrak bigarren txandan ezarritako denbora ere ez du hobetu.
2024/07/20 - 22:07
Zierbena nagusitu da Barbanza Arousa Banderan, estropada bikaina eginez
Urdaibairekin borroka gogorra izan du, baina amaierako luzean ihes egin dio, eta Bermeoko traineruak Donostiarrak bigarren txandan ezarritako denbora ere ez du hobetu.
2024/07/20 - 15:54
Orbañanosek Amunarrizi: ''Traineru barruan zu bezalako pieza bat izatea oso garrantzitsua da''
Hondarribiko entrenatzailea eta patroia Euskadi Irratiko "Bat Bikoa" saioan izan dira, arraun kontuez solasean.
2024/07/19 - 16:32
Jon Elortegi, Kaikuko entrenatzailea: ''Ez gara potentzia handiko taldea, baina bai langilea eta oso gogorra''
Elortegi gustura dago taldearen errendimenduarekin. Sei jardunaldi jokatuta, Kaiku hamargarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, arrisku postuetatik kanpo.
2024/07/18 - 16:25
Mikel Arostegi, Orioko entrenatzailea: ''Entrenatzea eta aurrera jarraitzea dira sekretuak''
Ondo ekin dio Eusko Label Ligari Orioko taldeak. Mikel Arostegi entrenatzaileak azaldu duenez, ontzia "arin" doala ikusten du eta taldekideei ausartasunez arraun egiteko esaten die.
2024/07/14 - 18:52
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 18:38
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 16:53
Urdaibaik Bilboko Banderako arantza atera du
Ez da sorpresarik izan, eta Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera. Atzetik aurrera eginda, Bou Bizkaiak estropada irauli du sasoiko bosgarren bandera eskuratu eta uztailaren 13ko arantza kentzeko.
2024/07/14 - 16:50
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 16:25
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Banderaren laburpena
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
2024/07/14 - 16:15
Gorka Aranberri: ''Indarra ez dugu galdu, eta irabazteko gosea ere ez''
Urdaibaik bereganatu du Sestaoko Bandera, eta atzoko arantza kendu du, atzetik aurrera eginda irabazten badakiela erakutsita. Hondarribiak lan bikaina egin du, baina azken luzean indarra galdu du, eta azken txanpan aurrea hartu diote Aranberrik zuzendutako traineruak eta Zierbenak.
2024/07/14 - 16:10
Urdaibairen, Zierbenaren eta Hondarribiaren arteko lehia estua Sestaoko Banderaren azken metroetan
Eusko Label Ligako Sestaoko Banderak amaiera estua eta ikusgarria izan du. Urdaibai izan da irabazlea, Zierbena bigarrena eta Hondarribia hirugarrena. Azken metro zirraragarriak eskaini dizkigute hirurek.
2024/07/14 - 16:02
Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera, atzetik aurrera eginda
Ohorezko txanda oso parekatua eta emozio handikoa izan da. Hondarribia joan da aurretik, bi segundoko aldearekin, baina Urdaibaik eta Zierbenak aurrea hartu diote azken txanpan, eta hirugarren tokian amaitu du Sestaoko estropada.