Eusko Label Liga
2024/08/11 - 17:10
2024ko Eusko Label Ligako Adinberri Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Adinberri Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/11 - 16:54
Urdaibaik bere hamaikagarren bandera irabazi du
'Bou Bizkaia' nagusi izan da Pasaian Eusko Label Ligako 14. jardunaldian jokatutako estropadan. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/08/11 - 16:37
Iker Zabala (Urdaibai): ''Aurten maila ez da oso altua, baina dena ondo egin behar da irabazteko''
Iker Zabalaren iritzian, Urdaibaik horrenbeste garaipen lortzeko gako nagusiak bi dira: alde batetik, talde "oso ona" dutela eta, ondorioz, estropadaz estropada hainbat arraunlari aldatzeko aukera dutela; eta, bestetik, Gorka Aranberri patroia "azkarrena" dela ziabogetan.
2024/08/10 - 23:08
2024ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/10 - 23:01
Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera, laugarren izan den Zierbenarekin aldea handituta
'Bou Bizkaia' jaun eta jabe izan da Hondarribiko Banderan. Bestalde, Donostiarra protagonista izan da, hirugarren izan baita lehen ziabogan aurrekalaria uretara jausi den arren.
2024/08/10 - 22:49
Hamargarren bandera irabazi du Urdaibaik
'Bou Bizkaia' gero eta sendoago dago Eusko Label Ligako lidergoan. Hondarribian laugarren izan den Zierbena 13 puntura du orain, Hondarribiko Banderan lortutako garaipenari esker.
2024/08/10 - 22:47
2024ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia bigarren izan da Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/10 - 22:37
2024ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/10 - 22:22
Gorka Aranberri: ''Hau pultsu bat da eta azkeneraino eutsi behar diogu''
Joan den igandean, Orion, Urdaibaik kolpea hartu zuen, baina gaur Hondarribiko Bandera eskuratu du eta Eusko Label Ligako lidertzari eusteko puntuak bildu ditu. Hori dela eta, Gorka Aranberri patroia pozarren agertu da.
2024/08/10 - 21:48
Donostiarraren aurrekalaria uretara erori da, Hondarribiko Bandera lehiatzen ari zirenean
Hondarribiko Banderaren estropadan ezustekoa izan da. Donostiarraren aurrekalaria uretara erori da lehen ziabogan, eta estropada arraunlari bat gutxiagorekin egin behar izan dute.
2024/08/08 - 17:14
Estropadak aurrera ateratzeko ezkutuan geratzen den lana erakutsi dute Getariako Arraun Elkarteko kideek
Irudietan arraunlari eta patroien lana soilik ikusten den arren, estropada batean dena ondo ateratzeko lan asko egin behar da aurretik, ezkutuan geratzen dena. Kontuan izan beharreko hainbat gauza kontatu dizkigute Getariako Arraun Elkarteko kideek.
2024/08/07 - 20:46
Diego eta Sergio Perez anaiak, Eusko Label Ligako bi muturretan: bata, Urdaibain; bestea, Bueun
Diego, gazteena bera, Ligako lehen postuan dabil; Sergio, ordea, azkenengoan. Biek ala biek dute itxaropena etorkizunean, berriro, klub berean aritzeko.
2024/08/06 - 21:31
Hondarribiaren garaipena ''une egokian iritsi da'', dio Joxemi Elduayen presidenteak
Hamabigarren jardunaldian, Hondarribiak estreinakoz irabazi du bandera aurtengo Eusko Label Ligan, Orion. Joxemi Elduayen presidentearen esanetan, "lasaiago" daude klubean, lehen garaipen hori eskuratuta.
2024/08/04 - 16:45
2024ko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Getariaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Getaria hirugarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:39
Hondarribiak ezustekoa eman du Orion
Berdeak bigarren txandatik nagusitu dira Orio Kanpina Banderan, aurtengo ligan lehen garaipena lortuta.
2024/08/04 - 16:34
2024ko Eusko Label Ligako Orioko Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:20
Hondarribiaren ospakizuna bigarren txandatik Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera irabazi ostean
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bigarren txandako onena izan da, eta ohorezko txandakoek amaitu arte itxaron behar izan du. Zierbenak ez du haren marka hobetu, eta Hondarribiak bereganatu du garaipena.
2024/08/04 - 16:15
2024ko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:06
Mikel Orbañanos, Hondarribiaren entrenatzailea: ''Bandera honek asko suposatzen du''
Ama Guadalupekoak bigarren txandatik irabazi du Orio Kanpina Bandera, estropada bikaina eginda. Sari garrantzitsua da Gipuzkoako klubarentzat, aurten espero baino makalago ari baitira Ligan.
2024/08/04 - 16:04
Hondarribiak garaipen handia lortu du Orion, ezustekoa emanda
Bigarren txandan aritu den Hondarribiak irabazi du Orioko Bandera, estropada bikaina eginda. Zierbena izan da bigarrena eta Getaria hirugarrena. Urdaibaik bosgarren tokian amaitu du, Lekittarraren atzetik.