ARRAUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilen hasiko da arraun denboraldia

Eusko Label eta Euskotren ligak Buitrago del Lozoyara doaz igande honetan 2026ko denboraldiko inaugurazio-hitzordua jokatzera. Azken estropada iraileko hirugarren astean jokaduko da.

Arrancan las ligas de traineras, la Eusko Label y la Euskotren

Traineruak. Argazkia: Aitor Arrizabalaga.

Madrilen hasiko da aurtengo arraun denboraldia, Buitrago del Lozoyan, hain zuzen ere. Emakumezkoen Euskotren eta gizonezkoen Eusko Label ligek, Kantauri isurialdetik urrundu eta Madril aldean jokatuko dituzte 2026ko denboraldiko lehen estropadak. Ostegun goizean banderen aurkezpena egin da.

Hogei ontzirik onenak, hamabi gizonezkoenak eta zortzi emakumezkoenak, Madrilgo uretan lehiatuko dira 2026ko denboraldi bizi baten hasierako hitzorduan. Iraileko hirugarren astean amaituko da, Kontxako Banderaren ondoren, Bermeo eta Portugaleteko ohiko hitzorduekin.

Igandeko jardunaldia 11:20an hasiko da, Euskotren Ligako lehen estropadarekin. Canal de Isabel II-175. urteurrena bandera jarriko da jokoan eta Donostia Arraun Lagunak da faborito nagusia garaipena lortzeko.

Lugañene ontzia, Euskotren Ligako azken hiru edizioetako txapelduna, Madrilera iritsi da Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketak irabazi ondoren. Teorian, aurkariak maila bat beherago daude potentzialki eta zaila izango dute irabaztea.

Tolosaldea, Orio, San Juan igo berria eta Astilleroko kantabriarrak (Gipuzkoakoa ez den talde bakarra) izango dira aurkari estuenak, eta estropada bakoitzeko ohorezko txandan sartzen saiatuko dira,  eta emakumezkoen lehen mailak dituen 17 hitzorduetako batean ezustekoa ematen ere bai. Zumaiak, Hibaikak eta Donostiarrak osatzen dute lehiaketa.

Orio da faborito nagusia

Gipuzkoarren nagusitasuna gizonezkoen ligan ere nabaria izatea espero da. Orio da egungo txapelduna, eta baita faborito nagusia Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera (12:15ean) irabazteko.

San Nikolas ontziak Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetako koroa hirukoitza ere irabazi du lehen jardunaldia jokatu baino lehen, eta faborito nagusia da liga irabazteko. Donostiarra da beste hautagaia, Iker Zabalak entrenatutako koadrilak garaitzea galarazten saiatzeko.

Zierbena, 2025ean ligan bigarren izan zena, eta Bermeo-Urdabai dira zeresana eman dezaketen beste bi traineruak. Banderen lehian aritzea espero da, baina Hondarribiari eta Getariari adi.

Bigarren mailan, Lekittara, Ondarroa, San Juan, Ares eta igo berriak diren Santurtzi eta Chapela (Kaiku eta Cabo historikoren postuak betetzen dituzte) jaitsierako azken bi plazak saihesten saiatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibon Gaztañazpi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibon Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako datu eta irudiak errepasatu ditu

Asteburu honetan eguraldiak eragin zuzena izan duela azpimarratu du, Ondarroako estropada goraipatuz bereziki. Jarraian, epaileen lanari buruz ere aritu da, telearbitrajearen inguruan bere iritzia argi utzitz. Aurtengo udan ziabogetan arazo asko izaten ari dira ontziak eta horren inguruan ere eman ditu azalpenak Ibon Gaztañazpik. Azkenik, estropada eremuaren inguruan kokatzen diren itsasontziek duten jarrera kaltegarria ere salatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X