ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Orio Ondarroako Banderan. Irudia: ACT
ACTk bilera egin du gaur goizean eta datorren denboraldia gure uretatik kanpo hasiko dela onartu dute bertan. ETBk jakin duenez, estreinaldia Madrilen izango da, Lozoyako Buitrago urtegian, hain zuzen ere.
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekainaren 28an hasiko dira Madrilgo enklabe honetan, erlojuaren aurkako estropada batekin, binaka eta sei luzetara jokatuko da, lehiaketa hasteko ohikoa ez den formatuan.
2016az geroztik lehenengoz egingo du ACTk denboraldiaren hasiera bere ingurune tradizionaletik kanpo. Orduan, Sevillan hasi zen denboraldia. Oraingoan, berriz, Madrilgo Erkidegoko iparraldean.