Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Orio eta Arraun Lagunak, 2025eko ontzirik indartsuenak. Argazkiak: Efe.
"Bandera Pueblos con Vida Comunidad de Madrid – Canal Isabel II" izango da 2026ko denboraldiari hasiera emango dion estropada. Hala erabaki dute ACTko klub bazkideek, denboraldiko egutegia onartuta. Urteko hirugarren ohiko batzarra egin dute Orion, eta bertan egutegiaren eta aurrekontuaren onarpena izan dira puntu aipagarrienak.
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekaineko azken asteburuan hasiko dira, Buitrago del Lozoyan, non igandean (ekainak 28) inaugurazio jardunaldia jokatuko den, Riosequilloko urtegian. Estropada binakako erlojupeko formatuan jokatuko da, 6 luze eta 5 ziaboga gizonezkoetan eta 4 luze eta 3 ziaboga emakumezkoetan.
Ligak uztaileko lehen asteburuan iritsiko dira Bizkaira, Bilboko eta Zierbenako jardunaldiekin (uztailak 4 eta 5). Hurrengo asteburuko larunbatean eskifaiek CaixaBank Bandera jokatuko dute Castro-Urdialesen eta Gipuzkoa bisitatuko dute igandean Orioko uretan.
Galiziako bi asteburuak
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 18an eta 19an joango dira lehen aldiz Galiziara. Larunbatean Chapela igoberriaren etxean jokatuko da estropada eta igandean Bueuk anfitrioi lanak egingo ditu.
Zarauzko Ikurrina izango da Euskotren Ligari amaiera emango dion hitzordua, eta abuztuaren 22 eta 23ko asteburuan jokatuko da jardunaldi bikoitza.
Eusko Label Ligako traineruak abuztuaren 29an eta 30ean lehiatuko dira bigarrenez Galizian, Boiron eta Aresen, hurrenez hurren. Play Offeko bi jardunaldiak eta Eusko Label Ligako amaiera irailaren 19an eta 20an jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko elkarlana du oinarri Hondarribiak
Euskotren eta Eusko Label ligak Hondarribian jokatuko dira igandean. Ama Guadalupekoa ontzia maila nagusian izan da beti txapelketa horretan, sortu zutenetik. Hiru zutabe nagusi daude lorpen horren atzean: Joxemi Elduaien presidentea, Mikel Orbañanos entrenatzailea eta Joseba Amunarriz patroia. 26 urte daramatzate klubean.
Ondarroako estropada eremuko batimetriak eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamabigarren jardunaldian, Ondarroako Bandera izango dute jokoan. Ondarroako estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan
Hondarribiko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Iosu Zenarrutzabeitia eta Xanet Gimeno, bi belaunaldi Ondarroako traineruaren popan
Gimenok 19 urte ditu eta lau daramatza Antiguako Amaren popan. Zenarrutzabeitiak, aldiz, 44 urte ditu, eta duela 20 urte baino gehiago utzi zuen arrauna, baina iaz herriko trainerura batu zen berriz ere. Ondarroa une gozoan dago, eta larunbatean etxean egingo du arraun.
Amaia Eguren, Arraun Lagunaken patroia: “Kostatu egiten zait nire burua telebistan ikustea"
Ustekabean iritsi zen arraunera Amaia Eguren, orain bi urte. Dagoeneko hiru bandera astindu ditu eta pozik da. Baina aitortu du ez dela lantegi erraza traineruran popan joatea.
San Juan igo berriak aurreikuspen guztiak gainditu ditu
Sanjuandarrek atzean utzi dute Donostian gertatutakoa. Beldurrak ere atzean utzi dituzte, eta orain gozatzen ari dira. Aurrerapauso handia izan da batelarientzat Arraun Lagunak eta Tolosaldearen pare aritzea.
Iker Zabala: “Denboraldiaren bigarren erdi oso eskasa egin beharko genuke Ligak eskuetatik ihes egiteko"
"Liga erabakita dagoela uste dut, goizegi da esateko, baina abantaila eta errendimendua ikusita, oso zaila da eskuetatik ihes egitea", esan du Orioren entrenatzaileak. "Asteburu izugarria izan da, larunbatean zein igandean trainerua oso ondo ibili da", azpimarratu du. Hala ere, "aurkariek aurrerapauso bat eman dute", ohartarazi duenez.
Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako lerroburuak aztertu eta galdera batzuk planteatu ditu
TKEko Diziplinako epaile batek abiatutako prozedurari buruz, "zigortzen badituzte ez naiz harrituko", esan du EITBko arraun adituak. "Zergatik ez zen irteerarik izan, San Juan garaiz egon arren?", galdetu du. Bestalde, adierazi du Chapelak metro gehiago egin zituela Ibaizabalen, balizara lehenago iristeko; uberan joateagatik egin zuten ohartarazpena epaileek, eta Getaria eta Zierbenaren arteko arraun kolpea ere izan du hizpide.
TKEko Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki die Euskotren Ligako sei klubi, Fabrika Bandera uzteagatik
Astillero, Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia dira sei klub horiek. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten.
Orioren azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Lekeitiko estropadan, ontzi barrutik ikusita.