ARRAUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Virginia Diaz finalaurrekoetarako sailkatu da banakako scull-en

Euskal arraunlariak hirugarren bukatu du final laurdenetako seriea, azken 500 metroetan abiadura bizkortu eta gero.
Virginia Diaz, banakako sculleko final laurdenetan
Virginia Diaz, banakako sculleko final laurdenetan. EFE

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak banakako scull mailako finalaurrekoak jokatuko ditu, astearte honetan jokatutako final laurdenetako seriean hirugarren postuan geratu baita. 7 minutu eta 34 segundotan osatu ditu ibilbidearen 2000 metroak.

Ia proba osoan laugarren joan den arren, azken 500 metroetan erritmoa bizitu du Diazek eta aurrea hartu dio ordura arte hirugarren postuan zihoan arraunlariari, Jovana Arsic serbiarrari, alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X