Orio, garaile Zierbenan eta Euskotren Ligako lider berria
Oriok bereganatu du igande honetan Zierbenako uretan jokatu den Edinor Banderaren lehen edizioa, Euskotren Ligako laugarren jardunaldian.
Joaneko luzeran ez dira izan horiak estropadaren agintea eraman dutenak, baizik eta Arraun Lagunak eta Donostiarra traineruek. Hala, batak zein besteak parekatuta egin dute ziaboga 5:33ko denborarekin. Ondoren, 2 segundora oriotarrek maniobratu dute, eta atzerago Hondarribia sartu da, 4ra.
Aitzitik, bueltako luzean, Nadeth Agirrek gidatzen duen taldeak estropadako burua hartu du 800 metroren faltan. Hortik aurrera Donostiarrarekin batera lehia estua izan dute, eta azkenerako horiak nagusitu dira 10:49ko denborarekin (segundo bat baino gutxiagoko aldea atera diote Donostiarrari, 54 ehuneneko, hain zuzen ere).
Haien atzetik atzoko irabazle Arraun Lagunak sartu da hirugarren lekuan 4 segundora. Azken postua Hondarribiarentzat izan da, 11 segundoko atzerapenarekin.
Garaipen horrek sari bikoitza ekarri die oriotarrei, Euskotren Ligako lidertza bereganatu baitute 13 punturekin, nahiz eta Donostiarra traineruak ere puntu kopuru bera izan.
Edinor estropadako denborak:
Euskotren Ligako sailkapen nagusia
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".