Kortak ez du jarraituko Kaiku entrenatzen
Jose Luis Kortak (69 urte) ez du jarraituko 'Bizkaitarra' trainerua zuzentzen datorren denboraldian, Kaiku arraun taldeak jakitera eman duenez. Izan ere, Amador Anton buru duen zuzendaritza batzorde berriak Carlos Rodriguez Montes entrenatzaile kantabriarrari eman dio taldea zuzentzeko erantzukizuna.
Kortak bi sasoitan zuzendu du Sestaoko kluba, azkena 2008tik hasi eta aurtengo denboraldira arte. Hamar urte horietan zehar, Kaikuk hainbat lorpen erdietsi ditu Kortaren gidaritzapean: besteak beste, ACTrako igoera (2008an), ACTko hiru txapelketa (2011n, 2012an eta 2013an) eta Kontxako bi bandera (2009an eta 2012an).
Klubetik adierazi dutenez, "etorkizunera begirako apustu gisa" hartutako erabakia da, "ilusioz beteriko etapa berri bati hasiera emango diona".
Bere aldetik, Sestaoko ontziko arduradun berriak (45 urte) Marucako arraunlari gisa ekin zion bere kirol ibilbideari. Ondoren, honako beste talde hauetan ibili zen: Ciudad de Santander (1988tik 2005era), Pedreña (2006an eta 2016tik 2017ra), Urdaibai (2007tik 2008ra) eta Kaikun (2011tik 2015era eta aurten, 2018an). Tartean bost ACT liga irabazi ditu eta Kontxako bandera bat. Entrenatzaile gisa, ostera, Ciudad de Santander (2002-2004) eta Pedreñan (2016-2017) ibilitakoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotren Liga eta Eusko Label Liga, ekainaren 28tik aurrera, EITBn
Denboraldiko txapelketa nagusia hastear da, eta, ohi bezala, ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek estropada guztiak emango dituzte, zuzenean.
Orio eta Arraun Lagunak nagusi Getarian, Bermeo eta Kaiku Lekeition
Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak jokatu dira gaur. Emakumezkoetan, lehia estua izan da Kaiku, Deustu eta Ondarroaren artean, baina lehena azkarragoa izan da ziabogetan. Gipuzkoan, Arraun Lagunakek garaipen argia lortu du. Gizonezkoetan, Bermeo nagusitu da Bizkaian, Lekittarra gertu izan duen arren; Donostiarrak, aldiz, lanak eman dizkio Oriori garaipena eskuratzeko.
Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen estropada, Buitrago del Lozoyan
Aurtengo arraun denboraldia Buitrago del Lozoyan abiatuko da, Madrilen, estropada berezi batekin. Lehen hitzordu hori ekainaren 28an izango da. Astearte goizean egin dute aurkezpena.
Mikel Olazabalek Airean saria jaso du
EITBKirolak lantaldeko kazetaria saritu du Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak. Mikel Olazabalek erretiroa hartuko du laster, eta 42 urteko ibilbide profesional luzearen ondoren saria jaso du. Kirol zuzendaria izan da urte askotan ETBn, eta udan estropaden ahotsa eta aurpegia zen.
Orio eta San Juan nagusi Euskadiko Batel Txapelketan
Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Batel Txapelketan, Sestaon jokatutako estropadetan garaipena lortuta. Gizonezkoetan, Orio Kaiarriba baino 3 segundo lehenago helmugaratu da, eta 6 segundora sartu da hirugarrena, Zierbena. Emakumezkoetan, San Juan izan da Gipuzkoako 3 klubek osatu duten podiumeko gorenean, eta Zarautz (bigarren) eta Hibaika (hirugarren) izan ditu ondoan.
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.