Chapelak eman du ezustekoa sailkatze estropadan
ref="/es/deportes/remo/" _fcksavedurl="/es/deportes/remo/">Kaiku, Bermeo, Hondarribia, Astillero, Tiran, Chapela eta San Juan lehiatuko dira, Donostiarrarekin batera, Kontxako Banderan. Chapela izan da sailkatze estropadako protagonista nagusia seigarren postuan bukatuta.
Denborarik onena Kaikurena izan da (21:25), Bermeo (21:40) eta Hondarribia (21:54) traineruen aurretik. Igande honetan Kontxako Banderaren aurreneko jardunaldia jokatuko da eta hurrengoan, irailaren 9an, bigarrena izango da. Biak eitb.com-en jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Kontxako Banderaren sailkatze estropada, gizonezkoetan:
1 KAIKU AMBILAMP 21:25.0.
2 BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENEGAS 21:40.0.
3 HONDARRIBIA ORSA 21:54.0.
4 SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO ASTILLERO 21:55.0.
5 TIRAN - PEREIRA - O PIRATA 22:05.0.
6 CLUB DE REMO CHAPELA 22:15.0.
7 SAN JUAN - IBERDROLA 22:22.0.
8 S. D. R. PEDREÑA 22:29.0.
9 SAN PEDRO - ELCOLMARE 22:29.0.
10 ORIO - BABYAUTO 22:31.0.
11 LEKITTARRA - BM 22:33.0.
12 C.R. PORTUGALETE - EULEN 22:34.0.
13 SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO CASTRO URDIALES 22:39.0.
14 SANTURTZI - IBERDROLA 22:51.0.
15 TRINTXERPE FUNERARIA VASCONGADA 23:01.0.
16 GETARIA 23:08.0.
17 ZUMAIA - ALTUNA Y URIA 23:11.0.
18 ZIERBENA - BAHIAS DE BIZKAIA 23:11.0.
19 ELANTXOBE ARRAUN ELKARTEA 23:17.0.
20 ONDARROA A.E. 23:23.0.
21 ZARAUTZ - INMOBILIARIA ORIO 23:36.0.
22 CAMARGO 23:52.0.
23 SOCIEDAD DEPORTIVA SANTOÑA CLUB DE REMO 24:46.0.
24 HIBAIKA A. E. 27:38.0.
Emakumezkoetan, Zumaiarentzat izan da denborarik onenak (12:32). Ondoren, Getaria-Tolosa (12:47), San Juan (12:57) eta Rias Baixas (12:58) sailkatu dira.
1 ZUMAIA - SALEGI JATETXEA 12:33.0.
2 GETARIA - TOLOSA 12:47.0.
3 SAN JUAN - IBERDROLA 12:58.0.
4 RIANXEIRA MECALIA 12:58.0.
5 HIBAIKA - JAMONES ANCIN 13:29.0.
6 ORIO - BABYAUTO 13:38.0.
7 HONDARRIBIA ORSA 15:46.0.
IGANDEA 2
1. jardunaldia (10:45). Zuzenean eitb.com-en
IGANDEA 9
2. jardunaldia (10:45). Zuzenean eitb.com-en
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen estropada, Buitrago del Lozoyan
Aurtengo arraun denboraldia Buitrago del Lozoyan abiatuko da, Madrilen, estropada berezi batekin. Lehen hitzordu hori ekainaren 28an izango da. Astearte goizean egin dute aurkezpena.
Mikel Olazabalek Airean saria jaso du
EITBKirolak lantaldeko kazetaria saritu du Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak. Mikel Olazabalek erretiroa hartuko du laster, eta 42 urteko ibilbide profesional luzearen ondoren saria jaso du. Kirol zuzendaria izan da urte askotan ETBn, eta udan estropaden ahotsa eta aurpegia zen.
Orio eta San Juan nagusi Euskadiko Batel Txapelketan
Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Batel Txapelketan, Sestaon jokatutako estropadetan garaipena lortuta. Gizonezkoetan, Orio Kaiarriba baino 3 segundo lehenago helmugaratu da, eta 6 segundora sartu da hirugarrena, Zierbena. Emakumezkoetan, San Juan izan da Gipuzkoako 3 klubek osatu duten podiumeko gorenean, eta Zarautz (bigarren) eta Hibaika (hirugarren) izan ditu ondoan.
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.