Txirrindularitza
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/07/03 - 20:17
Irabazi Tourreko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Frantziako Tourreko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025/07/03 - 14:47
2025eko Frantziako Tourra ibilbide gogorrarekin dator
Uztailaren 5ean hasiko da 2025eko Frantziako Tourra, Lillen, eta hilaren 27an amaituko da, Parisen. Ibilbide gogorra izango du 112. edizioak. Etapa guztiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2025/07/02 - 17:12
Pogacar eta Vingegaard, Tourra irabazteko hautagai faboritoak
Lehia estua espero da datorren larunbatean, uztailaren 5ean, hasiko den Frantziako Tourrean. Pogacar eta Vingegaarden atzetik, Remco Evenepoel da podiuma osatzeko hirugarren hautagaia.
2025/07/01 - 22:18
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.
2025/07/01 - 21:40
Ion Izagirre: ''Tourrean ihesaldietan sartzen saiatzea da nire helburua''
Uztailaren 5ean hasiko da Tourra, Lillen. Frantziarantz abiatu da Ion Izagirre. EITB Media berarekin egon da, Ormaiztegikoak dituen sentsazioak ezagutzeko.
2025/06/30 - 20:02
Cofidisek iragarri du Jon Izagirre eta Alex Aranburu larunbatean hasiko den Frantziako Tourrean izango direla
Frantziako taldeak bi euskal txirrindulariak hautatu ditu, lasterketako 112. ekitaldirako. Ormaiztegiarrak 36 urte ditu, eta hamabigarrenez arituko da Tourrean, eta Ezkio-Itsasoko ziklistak, 29 urtekoa bera, laugarrenez.
2025/06/29 - 22:28
Ivan Romeo nagusitu da Espainiako Txapelketan, eta Ander Okamika izan da euskaldunik onena
Ivan Romeo gaztelarra nagusitu da Espainiako Txapelketako errepideko lasterketan, eta Caja Ruraleko Fernando Barcelok eta Roger Adriak osatu dute podiuma. Bestalde, Ander Okamika izan da euskaldunik onena, bosgarren postuan sailkatu baita.
2025/06/29 - 17:07
Ostolazak brontzea lortu du Santestebanek erorikoa izan duen errepideko Espainiako Txapelketan
Ane Santesteban lasterketaren buruan izan da kilometro askotan, baina erorikoa izan du eta lehiatik kanpo geratu da. Bestalde, Usoa Ostolazak brontzezko domina irabazi du.
2025/06/29 - 16:22
Usoa Ostolazak brontzea lortu du Espainiako Txapelketako errepideko proban
Laboral Kutxako txirrindularia Sara Martin eta Mavi Garciaren atzetik sartu da. Ane Santesteban erori egin da, lasterketaren buruan zenean, eta bosgarren tokian bukatu du proba.
2025/06/29 - 15:51
Ane Santestebanen erorikoa, lasterketaren buruan zihoanean
Gipuzkoarrak erorikoa izan du Espainiako Txapelketan, helmugarako 15 kilometrora, lasterketaren buruan zihoanean. Azkenean, bosgarren helmugaratu da.
2025/06/29 - 15:33
Ane Santestebanek erorikoa izan du Espainiako Txapelketako lasterketan
Laboral Kutxako txirrindularia lurrera joan da, helmugarako 15 kilometroren faltan, lasterketaren burua zihoanean eta garaipena eskuratzeko moduan zela ematen zuenean.
2025/06/28 - 22:53
Richard Carapazek ez du parte hartuko Frantziako Tourrean, infekzio gastrointestinal baten ondorioz
Txirrindulari ekuadortarrak bere sare sozialen bidez eman du horren berri.
2025/06/28 - 22:20
Urrea Ostizentzat eta zilarra Aranguren eta Urkaregirentzat, Espainiako errepideko txapelketan
23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa arratsaldean jokatu da. Bertan, Yago Aguirre gipuzkoarrak urrezko domina lortu du helmugarako 15 kilometroren faltan ihes eginda.
2025/06/27 - 20:10
Bost zilar eta brontze bat euskal txirrindularitzarentzat Espainiako erlojupeko txapelketan
Elite mailan, 23 urtez azpikoetan eta junior kategorian igo dira euskal ziklistak podiumera.
2025/06/24 - 23:07
Vismak Jonas Vingegaard, Van Aert, Jorgenson, Simon Yates eta Kuss izango ditu Frantziako Tourrean
Tiesj Benoot, Victor Campenaerts eta Edoardo Affini ere izango dira Herbehereetako taldean, uztailaren 5ean hasiko den eta EITBk zuzenean emango duen lasterketan; Vismaren helburua da Frantziako Tourra berriro ere irabaztea.
2025/06/24 - 14:48
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak 2025eko Italiako Giroan parte hartuko du
Euskal taldea utzilaren 6tik 13ra artean egingo den Italiako lasterketan egongo da.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/06/22 - 20:38
Joao Almeidak irabazi du Suitzako Tourra, azken erlojupekoan erakustaldia emanda
Txirrindulari portugaldarrak 30 segundo baino gehiagoko desabantaila berreskuratu du 10 kilometroko azken erlojupekoan sailkapen nagusia irabazteko.
2025/06/21 - 19:26
Almeidak 7. etapa irabazi du, esprintean, eta aldea murriztu du sailkapen nagusian
Sailkapen nagusian, Kevin Vauquelin Arkea-B & B Hotels taldeko txirrindulari frantziarrak jarraitzen du lider, eta 33 segundora du Joao Almeida (UAE) eta 41era Julian Alaphilippe (Tudor).