ESLOVENIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Remco Evenepoel, Europako txapeldun, esprint apoteosiko batean Ciccone garaituta

Giulio Ciccone ezustekoa eman eta urrea lortzeko zorian izan da, baina azken metroetan Remco Evenepoelek aurrea hartu dio, ozta-ozta izan bada ere. Fotofinsh-a erabili behar izan dute irabazlea nor izan den jakiteko. Christian Scaroni italiarra izan da hirugarrena. 

Evenepoel - Ciccone - foto-finish. Europako Txapelketa

Remco Evenepoel eta Giulio Cicconeren arteko esprinteko foto-finisha. Argazkia: UEC cycling

Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak irabazi du Eslovenian jokatuko den Europako Txapelketa, esprint estu batean Giulio Ciccone txirrindulari italiarra ozta-ozta garaituta. Fotofinsh-a erabili behar izan dute irabazlea bietako zein izan da argitzeko.

Brontzezko domina, berriz, Christian Scaronirentzat izan da. Txirrindulari italiarra bakarka helmugaratu da, garailearengandik ia minutu bateko atzerapenarekin. 

Sailkapena

Data powered by FirstCycling.com

Publizitatea
X
Publizitatea
X