Itzulia
2024/04/06 - 21:05
Alex Aranburu: ''Nahiko erregular ibili naiz, etapetan borrokan buru-belarri''
Movistar taldeko txirrindulari gipuzkoarrak maillot berdea eskuratu du 2024ko Itzulian, puntukako sailkapena irabazi ostean.
2024/04/06 - 21:04
Pello Bilbao: ''Seigarren izatea baino gehiago espero nuen; etaparen bat, podiuma...''
Pello Bilbaok seigarren egin du 2024ko Itzuliko sailkapen nagusian, baina bizkaitarrak emaitza hobea espero zuela aitortu du.
2024/04/06 - 21:02
Juan Ayuso: ''Garaipen hau oso berezia da niretzat''
Juan Ayusok (UAE Emirates) irabazi du Itzulia, Eibarren hasi eta amaitu den etapa nagusia iraulita, eta 63. edizioa eskuratu du, Carlos Rodriguez (Ineos) andaluziarrarekin batera erakustaldia emanda.
2024/04/06 - 20:49
2024ko Itzuliko podiumeko sari-banaketa eta aurreskua
Juan Ayuso (UAE Emirates), Carlos Rodriguez (Ineos) eta Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) igo dira 2024ko Itzuliko azken podiumera.
2024/04/06 - 20:48
Honelakoa izan da Ayuso eta Skjelmoseren arteko lehia
Helmugatik ia 29 kilometrora, ordura arte liderra zen Skjelmoseri eraso dio Juan Ayusok (UAE Emirates), baita aurreratu ere. Ordutik, maillot horiduna tartea murrizten saiatu da, baina ezinezkoa izan du. Hala, Ayusok 2024ko Itzulia irabazi du.
2024/04/06 - 20:44
Carlos Rodriguez: ''Ayusok bazekien nire laguntza zuela, eta etapa garaipena utzi dit''
Ineos taldeko txirrindulariak 2024ko Itzuliko azken etapa irabazi du, Juan Ayuso iheskidearekin helmugaratuta.
2024/04/06 - 20:03
Itzuliko 6. etapako azken kilometroa
Carlos Rodriguezen eta Juan Ayusoren arteko lehia izan da Itzuliko 6. etapako azken kilometroan. Etapa Rodriguezek eraman du; Itzulia, Ayusok.
2024/04/05 - 22:02
Gregoirek irabazi du bosgarren etapa, eta Skjelmosek maillot horiari eutsi dio
Itzuli honetan, zalantzarik gabe, erorikoak ari dira protagonista izaten. Gaurko etapa, bosgarrena, Romain Gregoirek irabazi du, esprintean. Skjelmose danimarkarrak, bere aldetik, sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du.
2024/04/05 - 19:44
Pello Bilbao: ''Topera hasi eta topera bukatu, ez da momenturik egon lasai hartzeko''
Amaierako esprinta egiten saiatu da txirrindulari gernikarra, baina kokapena galdu du 800 metroren faltan, eta atzetik aurrera egiten saiatu den arren, "beranduegi" izan da. Biharko, lasterketaren hasiera zoroa aurreikusten du Bilbaok.
2024/04/05 - 19:10
Romain Gregoirek irabazi du Zornotzako esprinta, eta Mattias Skjelmosek maillot horiari eutsi dio
Groupama-FDJ taldeko txirrindularia izan da azkarrena helmugan; Alex Aranburu bosgarren sartu da, eta Pello Bilbao zazpigarren. Lidl-Trekeko danimarkarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia jokatu aurretik.
2024/04/05 - 18:43
Mikel Landaren erorikoa 2024ko Itzuliko bosgarren etapan
Soudaleko txirrindulari arabarrak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute; ondorioz, lasterketa utzi du.
2024/04/05 - 17:28
Mikel Landak Itzulia utzi du, eroriko baten ondorioz lepauztaia hautsita
Soudal taldeko txirrindulariak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute.
2024/04/05 - 15:53
Vingegaardek pneumotoraxa eta Quinnek garuneko kommozioa ere badute Itzuliaren erorikoaren ondorioz
Danimarkarrak biriketako kontusioa, klabikula eta hainbat saihets hautsita ditu. Egonkor jarraitzen du, baina ospitalean jarraituko du. Estatubatuarrak, halaber, bularrezurrean haustura, urradurak eta hematomak ditu.
2024/04/05 - 01:55
Steff Cras, larrien Itzuliko erorikoaren ondorioz: pneumotoraxa, eta hainbat saihets-hezur eta orno hautsita
TotalEnergies taldeko txirrindulari belgikarrak, taldeak zehaztu duenez, eskuineko birikan du pneumotoraxa, eta bi orno ditu hautsita. Olaeta mendatea jaisten ari zirela jausi da, laugarren etapan izandako eroriko larrian.
2024/04/04 - 23:08
Meintjesek irabazi du Legution, eta Skjelmose da Itzuliaren lider berria; eroriko larria izan da etapan
Primoz Roglicek, Jonas Vingegaardek, Remco Evenepoelek eta Jay Vinek, besteak beste, lasterketa utzi behar izan dute, Olaeta jaisten ari zirela izandako erorikoaren ondorioz. Vine eta Vingegaard daude larrien, ospitalean.
2024/04/04 - 21:37
Begirunez, Skjelmosek ez du jantzi Itzuliko liderraren maillota
Itzuliko liderraren maillota janzteari uko egin dio Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) danimarkarrak eroriko txirrindulariei begirunez.
2024/04/04 - 21:12
Pello Bilbao: ''Lehia apur bat garrantzirik gabe gelditu da gaurkoan''
Team Bahrain Victorious taldekoak penaz hartu du liderrak ziren txirrindulariak lasterketatik kanpo gelditu izana erorikoaren ostean: "Niretzat ilusioa zen eurekin buruz buruko bat egin ahal izatea, munduko onenekin etxean lehiatu ahal izatea".
2024/04/04 - 21:03
Joseba Lopez: ''Jaitsiera erdialdean badago gune bat bizikleta kanporantz joaten dena''
Itzuliko 4. etapan eroriko larria gertatu da Olaetako jaitsieran. Joseba Lopez Caja Ruraleko txirrindulari arabarrak azaldu duenez, jaitsiera hori abiadura handian egiten da, eta gune batean bizikletak kanporantza egiten du.
2024/04/04 - 20:41
Jon Izagirre: ''Horrelako erorikoen ostean gorputzaldi txarrarekin gelditzen zara''
Cofidis taldeko txirrindulariak bertatik bertara ikusi du helmugatik 34 kilometrora izandako estualdia eta eroriko latza. Dioenez, abiadura handian hartzen den bihurgunea da, eta hori ezagutzeak egoerari aurre egitea ahalbidetu die zenbaiti.
2024/04/04 - 20:28
Meintjesek irabazi du Legution, Roglicek, Vingegaardek eta Evenepoelek lasterketa utzi behar izan duten etapan
Lidl-Trekeko Mattias Skjelmose da 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren lider berria; izan ere, Roglicek, Evenepoelek eta Vingegaardek eroriko larria izan dute. Mikel Retegi (Kern Pharma) eta Joseba Lopez (Caja Rural) laugarren eta seigarren helmugaratu dira. Denborek ez dute balio izan.